1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
150E/2019 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 30eko 67E/2019 Ebazpenean atzeman diren akatsak zuzentzen dituena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 30eko 67E/2019 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 5eko 1661E/2018 Ebazpena aldatu zen, zeinaren bidez barrutiko fakultatibo espezialista izateko 140 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aritzeko.
Ebazpen hori 2019ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 15ekoan, argitaratu zen. Testuan akats bat dagoela ikusirik, bidezkoa da dagokion zuzenketa egitea 2. puntuan, Mikrobiologia eta Parasitologiako barrutiko fakultatibo espezialista aipatzen den tokian:
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 30eko 67E/2019 Ebazpena zuzentzea, 2. puntuan, Mikrobiologia eta Parasitologiako barrutiko fakultatibo espezialista aipatzen den tokian:
Honako hau dioen tokian:
–2 lanpostu Nafarroako Ospitalegunean (lanpostu zenbakiak: 61924 eta 632959).
Honako hau behar du:
–2 lanpostu Nafarroako Ospitalegunean (lanpostu zenbakiak: 61924 eta 63295).
Honako hau dioen tokian:
“... LEP bidez deitutako lanpostuak 31 dira, eta aurretik 2 lanpostu huts metatu ziren...”.
Honako hau behar du:
“... LEP bidez deitutako lanpostuak 3 dira, eta aurretik 2 lanpostu huts metatu ziren...”.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2019ko otsailaren 20an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.
Iragarkiaren kodea: F1902472