46. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Dirulaguntzetarako deialdiaren laburpena, norgehiagokako araubidean, 2019an kultur jarduerak egiteko

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 441917.

1. Deialdiaren xedea:

Pertsona fisiko zein juridikoei diru-laguntzak emateko araubidea arautzea, Iruñean, 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte kultura eta artea hedatzeko edozein adierazpen-motatako jarduerak antolatzea eta egitea bultza dezaten.

Bereziki honako hauei zuzentzen zaie:

Arte eszenikoen jaialdiak, errezitaldiak, zikloak, topaketak eta lehiaketak.

Musika-zikloak eta -topaketak.

Lantegiak.

Jaialdiak eta hitzaldi-zikloak, ikus-entzunezko proiekzioak eta zineforumak.

Liburuak, irakurketa eta literatura sustatzeko jarduerak, espezialitate eta euskarri guztietan, eta kultur zein arte izaera duen beste edozein jarduera.

2. Deialdiaren helburua:

Iruñean kultur eta arte jarduerak egitea eta haien programazioa bultzatzea, udal-erakundeek hirian antolatzen dituztenen osagarri edo horiek ordezteko, hartara lagunduta herritarren bizi-kalitateak hobera egin dezan.

Iruñean, 2019ko otsailaren 27an.–Kultura eta Hezkuntzako Zinegotzi Ordezkaria, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L1902863