46. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, 2019ko sormen artistikoko proiektuen lehiaketarena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 441804.

Lehiaketaren xedea da sormen-jarduera sustatzea, horretarako laguntza emanda honako esparru hauetan garatutako sormen-proiektuei: arte eszeniko eta plastikoak, musika, literatura, ikus-entzunezkoak eta kulturako beste adierazpen artistiko batzuk.

Halaber, xede du Iruñeko ekimen artistikoak sustatzea eta aipatutako arte-diziplina guztietako proiektuak bultzatzea, horiek garatu eta gauzatzeko, horretarako sari ekonomikoak emanen direlarik sormen faserako.

Iruñean, 2019ko otsailaren 27an.–Kultura eta Hezkuntzako Zinegotzi Ordezkaria, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L1902853