46. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Legarra erauzteko “LOAR” meatzaritza proiektua
Mendabiako udal-mugartean. Jendaurrean jartzea

Jendaurrean jartzen dira goian adierazitako proiektua, bere ingurumen eraginaren azterketa eta bere lehengoratze plana, honako arau hauek aplikatuz: 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen ebaluazioari buruzkoa; 975/2009 Errege Dekretua, ekainaren 12koa, Erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari eta meategiko jarduerek ukitzen duten espazioa babestu eta lehengoratzeari buruzkoa; eta 4/2005 Foru Legea, martxoaren 22koa, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa. Sustatzailea Hormigones y Contenedores Cabrera SL da.

30 egun baliodunean (larunbatak, igandeak eta jai egunak kanpo), iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, jardueragatik ukituak direnek alegazioak aurkez ditzakete Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, ahal dela, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari zuzenduta.

Espedientea ikusgai dago udal bulegoetan eta Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea, 1 - Iruña), baita Nafarroako Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Atarian ere: https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/participacion/procesos/proyecto-explotacion-minera-loar-mendavia.

Mendabian, 2019ko otsailaren 6an.–Alkatea, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1901848