46. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Laburpena, 2019an, Lizarrako eskualde oinarrizkoan
(Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin) larrialdi sozialean dauden pertsona edo familia unitateei dirulaguntzak emateko deialdiarena

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 438601.

–Xedea. 2019an, Lizarrako eskualde oinarrizkoan (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin) larrialdi sozialean dauden pertsona edo familia unitateei dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarriak arautzea.

Dirulaguntza honen xedea da tresna bat sortzea sostengu ekonomikoa emateko Lizarrako eskualde oinarrizkoko auzokideak diren (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin) eta larrialdi sozialean dauden pertsona eta/edo familia unitateei, ekonomiaren aldetik eta/edo gizarte eta osasunaren aldetik gabezia frogatuak izanik, gizarteratzeko oinarrizko beharrak estaltzeko zailtasunak dituztenei. Aipatu diren egoerak ez makurtzeko edo kroniko ez bilakatzeko emanen dira laguntzak.

–Onuradunak: Lizarrako eskualde oinarrizkoan (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin) larrialdi sozialean dauden familia unitateak.

–Oinarri arautzaileak: laguntza honen oinarri arautzaileak, deialdia onesteko erabakiaren eranskinean ageri dira, hau da 2019an, Lizarrako eskualde oinarrizkoan (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin) larrialdi sozialean dauden pertsona edo familia unitateei laguntza ekonomikoak emateko deialdia arautzen duen horretan.

–Zenbatekoa: deialdiaren zenbatekoa, guztira 14.000 eurokoa da eta handitu ahalko da Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza lortzen bada.

–Eskabideak aurkezteko epea: eskaerak aurkezteko epea urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte izanen da.

Lizarran, 2019ko urtarrilaren 31n.–Jarduneko alkatea, Emma Ruiz Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1901894