46. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRAZKIN

Herri-lurretako aprobetxamenduen ordenantza.
Hasierako onespena

Errazkingo Kontzejuak, 2019ko urtarrilaren 26an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, dagozkion espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai, 30 egun naturaleko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Errazkin, 2019ko otsailaren 7an.–Kontzejuko burua, Iñaki Malkorra Araolaza.

Iragarkiaren kodea: L1901949