46. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

2019rako lan egutegia

Berriobeitiko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko urtarrilaren 29an egin bilkura arruntean, Berriobeitiko Udalaren zerbitzuko langileen 2019ko lan egutegia onetsi zuen.

Abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea aldatzen baitu, eta Nafarroako administrazio publikoetako enplegatuetatik Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen direnentzat urteko lanaldia ezartzen baitu.

Lan egutegia behar bezala negoziatu da, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 83.6.h) artikuluarekin bat.

Ikusirik Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 19ko 312/2018 Ebazpena, ezartzen duena ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2019. urterako jaiegunen egutegi ofiziala, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, bidezkoa da 2019ko lan egutegia onestea.

Berriobeitiko Udalaren zerbitzuko langileendako, 2019an, aste barreneko jaiegunak hauek izanen dira:

ERABAKITZEN DA:

1. Onestea Berriobeitiko Udalaren zerbitzuko langileen aste barreneko jaiegunen egutegia 2019rako. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 7a: Errege egunaren ondoko astelehena.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 18a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 19a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 22a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 8a: Herriko festa.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Halaber, gehiegizko lanaldia dela eta, ondoko hauek deklaratzen dira jaiegun:

–Martxoaren 18a.

–Uztailaren 9a.

–Abuztuaren 16a.

–Abenduaren 2a.

2. Urteko lanordu kopurua 1.592 egiazko lanordukoa izanen da, eta honela eginen da:

–Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

–Jendea hartzeko ordutegia 9:00etatik 14:00ak bitarte izanen da.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Berriobeitiko Udalaren iragarki-taulan ere.

Berriobeitin, 2019ko urtarrilaren 30ean.–Jarduneko alkate udalburua, Koldo Abrego Primo.

Iragarkiaren kodea: L1901899