46. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

2019rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak

Arguedasko Udalak, 2018ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2019ko ekitaldirako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, aurrez 2018ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, abenduaren 20an, eta toki entitate honen iragarki-taulan paratuta. Jendaurreko epea inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeren 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Argitara ematen da 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egonen diren tasen, prezio publikoen eta zerga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:

–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: 0,02797 koefizientea aplikatuko da, sortzealdia edozein delarik ere, eta tasa mantendu eginen da: %12.

–Jantoki sozialaren zerbitzua: 4 euro.

–Ehorzteko tasa: 250 euro zerbitzuko.

–Ur zerbitzua: 0,70 euro kontsumitutako metro kubikoa, bai etxeko ura bai industriakoa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da onespen honen kontra bide hauetakoren bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Arguedasen, 2019ko otsailaren 7an.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1901860