2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTZIBAR
2019ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2019ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten dena. Hasierako onespenaren erabakia 2019ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 17an.
Artzin, 2019ko otsailaren 8an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.
ERANSKINA
Lan-kontratudun finkoen zerrenda:
Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %23,52. Lanaldi mota: partziala, lanaldiaren %34,5. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostu kopurua: bat. Egoera: jardunean.
Lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda:
Administrari-ofiziala.–Beatriz Beroiz Erdozain.
Administrazio-langile partekatuak (Artzibar, Orotz-Betelu eta Longidako Udalen Batasuna idazkari bakarra baliatzeko). Lanpostua: idazkaria - A maila (jardunean).
Iragarkiaren kodea: L1901876