2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
Aldaketa, lurzoru urbanizaezineko nekazaritzako
biltegien araudi partikularrean. Hasierako onespena
Andosillako Udalak, 2019ko urtarrilaren 31ko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa, lurzoru urbanizaezineko nekazaritzako biltegien araudi partikularrean, Agrícola Forestal Añorbe SLk sustatua, eta helburu duena determinazioak aldatzea ondoko hauetan: ustiategi bakoitzean biltegi bakarra izateko baimena, gehieneko azalera eraikia, teilatu-hegalerainoko eta gailurrerainoko gehieneko garaiera, estalkiko baldintza eta materialak, fatxadetako materialak eta baoen kokaerak eta neurriak.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Andosillan, 2019ko otsailaren 7an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.
Iragarkiaren kodea: L1901861