46. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Mendiko pisten kuotak borondatez ordaintzeko epea, 2019

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2019ko martxoaren 15ean bukatuko dela mendiko pistak erabiltzeko kuotak borondatez ordaintzeko epea, 2019. urteari dagokionez.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2019ko otsailaren 15ean kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Altsasun, 2019ko otsailaren 7an.–Alkatea, Javier Ollo Martinez.

Iragarkiaren kodea: L1901880