46. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Aldaketa, hirigintzako araudiaren 61. eta 62. artikuluetan. Hasierako onespena

Allingo Udalak, 2019ko otsailaren 4an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko aldaketa xehatua, hirigintzako planaren araudiaren 61. eta 62. artikuluetan; baratzezaintzan laguntzeko eraikuntzen eta etxeko baratzeen eraikuntzen gaineko parametroak arautzen dituzte artikulu horiek.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan, hara igortzen baitu 77. artikuluak, xedatua aplikatu beharrez.

Amillaon, 2019ko otsailaren 8an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L1901940