46. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Arduradun finantzario eta juridiko lanposturako deialdia,
Pamplona Centro Histórico-Iruña Biziberritzen S.A.
Sozietate Publikoan

Deialdia iragartzen da, Pamplona Centro Histórico-Iruña Biziberritzen S.A. Udalaren Sozietate Publikoan arduradun finantzario eta juridiko lanpostua hautaproben bidez betetzeko.

Baldintza-agiria hautagaien eskura dago Iruñeko Udalaren webgunean: www.pamplona.es

Eskabideak aurkezteko epea 10 egun naturalekoa da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Iruñean, 2019ko otsailaren 28an.–Pamplona Centro Histórico-Iruña Biziberritzen S.A. Udalaren Sozietate Publikoaren Administrazio Kontseiluko idazkaria, M.ª Victoria Borja Etayo.

Iragarkiaren kodea: L1902919