46. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALTSASU/ALSASUA

Udaltzain izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdiaren onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda

2019ko otsailaren 20ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Altsasun udaltzain izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian parte hartu zuten izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda.

Alegazioak eta akatsak aurkezteko epea amaiturik, eta inork ere aurkeztu ez dituela ikusita, deialdiko 5.3 oinarriak dioen legez, Alkatetzaren martxoaren 6ko Ebazpenaren bidez, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi da. Zerrenda eranskinean argitaratzen da, eta bertan zehazten, non, noiz eta zer ordutan izanen diren probak.

Altsasun, 2019ko martxoaren 6an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

ERANSKINA

Txanda irekirako izangaiak

Onartuak:

LUS ZUFIA, IOSUNE

MERLO SALINAS, MIKEL

PARDO LOPEZ, GORKA

PEREZ IGEA, DANIEL

ZABALA ARZA, ZURIÑE

Baztertuak: Inor ez.

Igoera txandarako izangaiak

Onartuak: inor ez.

Baztertuak: inor ez.

PROBAK

–3.1.g oinarrian eskatutako ezagutza egiaztagiri bidez frogatu ez duten izangaiek euskara proba egin beharko dute. Proba Sakanako Mankomunitatearen egoitzan egingo da, 2019ko martxoaren 11ko 09:00etan (Uriz kalea, 38, Lakuntza).

–Proba teorikoa. 2019ko martxoaren 13ko 10:00etan hasiko da, udal liburutegian (Pilotajoko zeharbidea, 5, Altsasu).

Oharra: Probak egiteko deialdi bakarra egingo da, zeinetara Nortasun Agiri Nazionala edo legezko baliokidea eraman beharko den. Kanpo geldituko dira, kausa edozein dela eta, deitutako egun, ordu eta tokian egongo ez diren hautagaiak.

Iragarkiaren kodea: L1902817