1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko otsailaren 27an hartua, zeinaren bidez honako eragiketa estatistikoa sartzen baita 2019ko Urteko Estatistika Programan: “norberarena ez den familia batean harrera egitea Marokoko jatorriko pertsonei”.
Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen 26. artikuluak xedatzen du Nafarroako Estatistika Plana baliabide bat dela Nafarroaren interesekoa den estatistika jarduera publikoa sustatzeko, antolatzeko eta planifikatzeko. 2017-2020 aldirako, urriaren 21eko 14/2016 Foru Legeak onetsi zuen plan hori, eta hartan jaso dira aldi horretan egin beharreko estatistika eragiketak.
Bestalde, 11/1997 Foru Legeak, bere 27. artikuluan, xedatzen du Urteko Estatistika Programak plana garatzeko tresnak direla, barnean dela eragiketa estatistikoen zerrenda. Eragiketa haietako bakoitzean, banakako fitxa gisa, bilduko dira 27. artikulu horrexetan zehazten diren ezaugarriak. Programak Nafarroako Gobernuak onetsi beharko ditu.
Nafarroako Gobernuak 2018ko abenduaren 26an hartutako Erabakiaren bidez onetsi zen 2019. urterako Urteko Estatistika Programa.
11/1997 Foru Legearen 28. artikuluak zehazten du ezen Nafarroako Gobernuak, hala komeni denean edo presakoa baldin bada, baimendu dezakeela Estatistika Planean edo Urteko Programan jaso gabeko eragiketa estatistikoak egitea. Nafarroako Gobernuaren erabaki baten bidez formalizatuko da baimen hori, aldez aurretik Nafarroako Estatistika Institutuak aldeko txostena eginda, zeinak jasoko baitu eragiketa horiek bat datozela Estatistika Plan eta Programetan ezarritako helburu eta betebeharrekin, eta Estatistika Kontseiluko kideei komunikatu ondoren.
Espedientean dago bai Nafarroako Estatistika Institutuak emandako aldeko txostena bai Estatistika Kontseiluko kideei egindako komunikazioa.
Horrenbestez, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Honako eragiketa estatistiko hau sartzea 2019ko Urteko Estatistika Programan:
Eskubide Sozialak:
ZK. | JARDUKETAREN IZENA |
2200434 | Norberarena ez den familia batean harrera egitea Marokoko jatorriko pertsonei |
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2019ko otsailaren 27an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Nafarroako Gobernuko idazkariaren ordez (Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren otsailaren 14ko 1/2019 Foru Dekretua), Miguel Laparra Navarro.
Iragarkiaren kodea: F1902879