46. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

10/2019 FORU LEGEA, martxoaren 4koa, zeinaren bidez 2.094.912 euroko kreditu berezi bat ematen baita Gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundazioa abian jartzeko.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ZEINAREN BIDEZ 2.094.912 EUROKO KREDITU BEREZI BAT EMATEN BAITA GIZARTE ZERBITZU PUBLIKOAK KUDEATZEKO NAFARROAKO FUNDAZIOA ABIAN JARTZEKO.

HITZAURREA

2019ko gastu aurrekontuan, Eskubide Sozialetako Departamentuak eskatu zuen sor zitezen 900003-91600-4300-231500 partida, “Gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundazioa”, 150.000 eurokoa, eta 900003-91600-7300-231500 partida, “Gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundazioa”, 3.000 eurokoa.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluaren lehen paragrafoak ezartzen du ezen, aurrekontu indardunaren kargura egin behar bada hurrengo ekitaldira arte berandutu ezin den gasturen bat, eta krediturik ez badago, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, foru lege proiektu bat bidaliko diola Nafarroako Parlamentuari, kreditu berezi bat ematekoa. Halaber, bigarren paragrafoan xedatzen du kreditu berezia finantzatzen ahal dela edozein gastu programatan erabilgarri dauden beste kreditu batzuekin.

1. artikulua. Kreditu berezi bat ematea.

2019ko ekitaldian 2.094.912 euroko kreditu berezi bat ematen da, Eskubide Sozialetako Departamentuaren beharrei aurre egiteko, Gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundazioa abian jartzeari dagozkionak.

Kreditu hori 900003-91600-4300-231500 aurrekontu-partidari aplikatuko zaio, “Gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundazioa” izenekoari 1.889.041 euroko zenbatekoarekin, 900003-91600-7300-231500 aurrekontu-partidari aplikatuko zaio, “Gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundazioa” izenekoari, 3.000 euroko zenbatekoarekin, eta B40002 B4200 4300 2323000 partidari, “Gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundazioa” izenekoari, 202.871 euroko zenbatekoarekin.

2. artikulua. Kreditu bereziaren finantzaketa.

Kreditu berezi horren 2.094.912 euroko zenbatekoa finantzatuko da indarreko gastu aurrekontuko honako partida hauetan dagoen kreditu erabilgarriaren kargura, aipatzen diren zenbatekoekin: 900003 91600 2600 231603 partida, “Gizarteratze eta laneratzerako zerbitzuetako kontratuak” izenekoa, 227.732 euroko zenbatekoarekin; 920008-93300-2600-231703 partida, “Asistentzia adingabekoentzat” izenekoa, 1.664.309 euroko zenbatekoarekin; eta B40002 B4200 2600 232300 partida, “Genero indarkeriaren biktimei laguntza integrala emateko taldeak” izenekoa, 202.871 euroko zenbatekoarekin.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2019ko martxoaren 4an.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.

Iragarkiaren kodea: F1903225