1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
83C/2018 EBAZPENA, abenduaren 27koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Esteribarko Magnesitas Navarras SA enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.
Esteribarko Magnesitas Navarras SA enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31004832011998) aztertu da, erregistro honetan sartu zena 2018ko azaroaren 12an, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatua 2018ko azaroaren 9an eta zuzendua 2018ko abenduaren 4an eta 5ean, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.
2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2018ko abenduaren 27an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.
Esteribarko Magnesitas Navarras SA enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDF).
Iragarkiaren kodea: F1900486