1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRULAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
346/2018 FORU AGINDUA, abenduaren 4koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, ezesten duena Manuel de los Reyes Rodriguezek Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren irailaren 25eko 1144/2017 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, “Abeltzaintzako sistema jasangarriak, animaliak larratuz eta sistema estentsiboa zabalduz” izeneko laguntzak ematen, ordaintzen eta ukatzen dira, 2016-2020 aldirako.
AURREKARIAK
Bakarra.–Manuel de los Reyes Rodriguezek, 2018ko urriaren 10ean, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren irailaren 25eko 1144/2017 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ematen eta ukatzen baitira “Abeltzaintzako sistema jasangarriak, animaliak larratuz eta sistema estentsiboa zabalduz” eragiketako laguntzak 2016-2020 aldirako.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
1. Gora jotzeko errekurtso hori ebazteko eskumena Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari dagokio, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.2 b) artikuluarekin bat.
2. Interesdunak eskatzen du ezen, bere ustiategiko abere-zama 2016-2017 aldirako kalkulatzeko, behi-espezieko animalien kopuruan zezenketetakoak ere kontuan har daitezela.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren apirilaren 1eko 104/2016 Foru Aginduak ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barneko nekazaritza, ingurumen eta klimaren laguntzak (10. neurria) eta nekazaritza ekologikoaren laguntzak (11. neurria) eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra. Foru agindu horren 5.2 h) artikuluak xedatzen du abeltzaintza estentsiboa osatzen dutela elikaduraren zati handi bat larratzearen bidez lortzen duten behi, ardi, ahuntz, zaldi eta zerri ustiategiek. Horretatik kanpo gelditzen dira estabulazio iraunkorreko ustiategiak edo ia-iraunkorrekoak (nahiz eta elikaduraren zati bat larre ustiatuak ebakitzetik lortzen den).
104/2016 Foru Aginduaren 20.1 c) artikuluak, “Abeltzaintzako sistema jasangarriak, animaliak larratuz eta sistema estentsiboa zabalduz” izeneko laguntzen onargarritasun baldintzei buruzkoak, ezartzen du laguntza jaso nahi duten abeltzainek honako hau egin beharko dutela: urtero eskabide bat aurkeztu, ustiategiko bazkarako azalera osatzen duten lurzatiak adierazi eta zehaztu lurrari lotutako arrazen ugalketarako aberetatik zenbaterako eskatzen duen laguntza.
104/2016 Foru Aginduaren 21.b) artikuluak ezartzen du “Abeltzaintzako sistema jasangarriak, animaliak larratuz eta sistema estentsiboa zabalduz” izeneko laguntza jasotzen duten titularrek abeltzaintzako dentsitate hau mantendu beharko dutela, gutxienez 5 urteko epean: 0,4 AzLU/ha-koa edo handiagoa eta 1,5 AzLU/ha-koa edo txikiagoa. Abere dentsitate hori kalkulatzeko, bazka-azalera eta ustiategiaren abeltzaintza estentsiboko AzLUak hartuko dira kontuan. Unitate horiek kalkulatzeko, SIMOGAN datu basean kontabilizatutako bost balioen batezbestekoa aterako da; balioak laguntzaren eskaerak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo bost hilabete bakoitzeko lehendabiziko lanegunean hartutakoak izanen dira, edo tokian berean egindako kontrolean atzemandako AzLUenak.
Espedientea azterturik, kudeaketa unitateak berresten du interesdunaren ustiategiaren abere-zama ez dela 0,4 AzLU/ha-koa baino handiagoa, “Abeltzaintzako sistema jasangarriak, animaliak larratuz eta sistema estentsiboa zabalduz” izeneko laguntzak jaso ahal izateko eskatzen den gutxienekoa alegia; izan ere, kalkulua 2 abelburu kontuan hartuta (0,24 AzLU/ha) edo 3 abelburu –zezenketetarakoa barne– kontuan hartuta (0,36 AzLU/ha) egiten bada ere, abere-zama gutxienez eskatutakoa baino txikiagoa da.
Ez da bidezkoa aurkeztutako alegazioak baiestea, interesdunaren titulartasuneko abeltzaintzako ustiategiak ez baitu betetzen 104/2016 Foru Aginduaren 21.b) artikuluan eskatutako baldintza, abere-zama eskatutakoa baino txikiagoa izateagatik.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Ezestea Manuel de los Reyes Rodriguezek Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren irailaren 25eko 1144/2017 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, ematen, ordaintzen eta ukatzen dira “Abeltzaintzako sistema jasangarriak, animaliak larratuz eta sistema estentsiboa zabalduz” eragiketako laguntzak, 2016-2020 aldirako.
2. Foru agindu hau jakinaraztea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Etekinetarako Laguntzen Atalari eta interesdunari, azken honi adieraziz, orobat, administrazio bidea agortzen duen foru agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dela Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean agindua jakinarazi eta biharamunetik.
Iruñean, 2018ko abenduaren 4an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.
Iragarkiaren kodea: F1901029