1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRULAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
314/2018 FORU AGINDUA, azaroaren 15ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, baiesten duena Javier Bujanda Fernández Pierolak Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren ekainaren 19ko 710/2017 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, 2016ko kanpainarako laguntzak ematen eta ukatzen dira eskualde naturaz mugatuentzako edo berariazko beste muga batzuk dituztenentzako.
AURREKARIAK
1. Javier Bujanda Fernández Pierolak, 2017ko uztailaren 5an, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren ekainaren 19ko 710/2017 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez 2016ko kanpainarako laguntzak ematen eta ukatzen baitira Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren 13. neurrirako (“Eskualde naturaz mugatuentzako edo berariazko beste muga batzuk dituztenentzako”).
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
1. Gora jotzeko errekurtso hori ebazteko eskumena Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari dagokio, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.2 b) artikuluarekin bat.
2. Interesdunak alegatzen du ogibide nagusia nekazaritza duela.
15006963 zenbakidun espedientea azterturik, kudeaketa unitateak jakitera eman du interesdunak nekazaritza duela ogibide nagusi 2016ko kanpainan, eta proposatu du 535,01 euroko laguntza ematea.
2016ko kanpainan “Eskualde naturaz mugatuentzako edo berariazko beste muga batzuk dituztenentzako” laguntza emateko deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituen ekainaren 7ko 188/2016 Foru Aginduaren IV. eranskinaren 5.1 b) oinarriak ezartzen du laguntza honen onuradunek Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan egon behar dutela, ogibide nagusia nekazaritza duena bezala katalogaturik.
Kudeaketa unitateak adierazi du Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroa kontsultatu duela eta errekurtsogileak nekazaritza duela ogibide nagusi 2016ko kanpainan. Hortaz, errekurtsoa baiesten da.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Baiestea Javier Bujanda Fernández Pierolak Nafarroako Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 19ko 710/2017 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez ematen eta ukatzen dira Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren 13. neurrirako (“Eskualde naturaz mugatuentzako edo berariazko beste muga batzuk dituztenentzako”) 2016ko kanpainarako laguntzak.
2. Interesdunari laguntza ematea eta 535,01 euro ordaintzea, 2018ko gastuen aurrekontuko partida honen kargura: 710001 71230 4700 414208, “Konpentsazioko kalte-ordaina. Landa Garapenerako Programa, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsa 2014-2020”. Laguntzaren %60 LGENFk ordainduko du, aurrekontuko 0504600011343114 lerroaren bidez.
3. Foru agindu hau jakinaraztea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Etekinetarako Laguntzen Atalari, Koordinazio Atalari, NBEUF-LGENF Funtsen Ordainketak Burutzeko Bulegoari eta Ekonomia Aferetarako Bulegoari, bai eta interesdunari ere, azken honi adieraziz, orobat, administrazio bidea agortzen duen foru agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dela Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean agindua jakinarazi eta biharamunetik.
Iruñean, 2018ko azaroaren 15ean.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.
Iragarkiaren kodea: F1901031