1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
862/2015 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Javier Espiga Eguiluz jauna Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 27.3 artikuluak ezartzen duenez, atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak Foru Komunitateko funtzio publikoari buruzko legedian ezartzen denari jarraikiz izendatuko eta kargutik kenduko dira.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluan eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuaren 11.2 eta 13. artikuluetan xedatuarekin bat.
EBATZI DUT:
1. Javier Espiga Eguiluz jauna, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.
2. Ebazpen hau Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusira, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Laguntza Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzura igortzea.
3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2015eko maiatzaren 4an.–Nafarroako Enplegu Zerbitzuko jarduneko zuzendari kudeatzailea, Imelda Lorea Echavarren.
Iragarkiaren kodea: F1506754