44. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

Epatzea, Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 14ko 174E/2018 Foru Aginduaren aurkako 23/2019 prozedura arruntean, José Antonio Sánchez Barrigak eskatuta.

Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Ataleko buruaren 2019ko otsailaren 25eko ofizio bidez, agindu zen espediente administratiboa bidal zekiola Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta epatu zitezela interesdun zirenak José Antonio Sánchez Barrigak jarritako 23/2019 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan, zeina jarri baitzen Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 14ko 174E/2018 Foru Aginduaren aurka. Aipatutako foru aginduaren bidez ezetsi egin zen Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 3ko 2511/2018 Ebazpenaren kontra José Antonio Sánchez Barrigak jarritako errekurtsoa (baita hartan jasotako eten automatikoaren eskaera ere), eta, aipatutako ebazpenaren bidez, onetsi ziren gaindituen zerrendak kidego, espezialitate eta hizkuntzaren arabera, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko hautapen prozeduretan (prozedura horiek onetsi ziren Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 6ko 850/2018 Ebazpenaren bidez).

Ofizioan xedatutakoari jarraikiz eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, interesdun guztiei dei egiten zaie Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2019ko otsailaren 25ean.–Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Ataleko burua, Antonio Iriarte Moncayola Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 1eko 109/2017 Foru Aginduaren arabera, zeinaren bidez izendatzen baitira Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak.

Iragarkiaren kodea: F1902717