1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Udaltzain izateko 17 lanpostu betetzeko deialdiaren lehenbiziko ariketaren behin betiko emaitzen aurka.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak 941/2018 Ebazpena onetsi zuen apirilaren 23an, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko udaltzain izateko 17 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiari buruzkoa. Deialdi horretan, F026 kodea duen oposiziogileak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du deialdi horren lehenbiziko ariketaren behin betiko emaitzen aurka, zeinak kalifikazio epaimahaiak argitaratu baitzituen 2018ko azaroaren 14an.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako edozein erabiliz.
Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).
Iruñean, 2019ko urtarrilaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1901007