4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
Bake epaileen izendapena
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak 2018ko urtarrilaren 28ko bilkuran hartutako erabakiak, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era artekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:
Hirugarrena.–Enerizko Bake Epaitegia: Rosa Echeverria Lizaso andrea, bake epaile titular.
Laugarrena.–Galarko Bake Epaitegia: María Isabel Suberviola Sancho andrea eta Blanca Munárriz Agorreta andrea, bake epaile titular eta ordezko bake epaile, hurrenez hurren.
Bosgarrena.–Urrotz Malerrekako Bake Epaitegia: María José Arburua Bertiz andrea eta José María Arocena Juanena jauna, bake epaile titular eta ordezko bake epaile, hurrenez hurren.
Seigarrena.–Donamariako Bake Epaitegia: Miguel Aguerralde Belarra jauna eta M.ª Concepción Sarratea Echenique andrea, bake epaile titular eta ordezko bake epaile, hurrenez hurren.
Zazpigarrena.–Berako Bake Epaitegia: Ignacio Quiroga Tapia jauna eta María Rosa Zozaya Soto andrea, bake epaile titular eta ordezko bake epaile, hurrenez hurren.
Zortzigarrena.–Txulapaingo Bake Epaitegia: Asier Nuin Tejada jauna eta Olga Tejada Eguaras andrea, bake epaile titular eta ordezko bake epaile, hurrenez hurren.
Bederatzigarrena.–Lana Ibarreko Bake Epaitegia: Christian Landa Gorgojo jauna, bake epaile titular.
Hamargarrena.–Genevillako Bake Epaitegia: Elena Martínez de San Vicente Ramírez andrea eta Mikel Pérez de Albéniz Estrada jauna, bake epaile titular eta ordezko bake epaile, hurrenez hurren.
Hamaikagarrena.–Cabredoko Bake Epaitegia: Estíbaliz Larreina De La Torre andrea, bake epaile titular.
Hamabigarrena.–Olexoako Bake Epaitegia: Víctor Manuel Eraso Martínez jauna eta Silvio Crespo Ganuza jauna, bake epaile titular eta ordezko bake epaile, hurrenez hurren.
Hamahirugarrena.–Legariako Bake Epaitegia: Rosa María Garín Caballero andrea eta Alfonso Luzuriaga Gambra jauna, bake epaile titular eta ordezko bake epaile, hurrenez hurren.
Hamalaugarrena.–Gesalazko Bake Epaitegia: Carmen Sola Cia andrea, ordezko bake epailea.
Hamabosgarrena.–Zangozako Bake Epaitegia: Angela Bariain Sagües andrea eta María Teresa Ruiz Ruiz andrea, bake epaile titular eta ordezko bake epaile, hurrenez hurren.
Hamaseigarrena.–Oibarko Bake Epaitegia: María Antonia Orzanco Ojer andrea, bake epaile titular.
Hamazazpigarrena.–Esteribarko Bake Epaitegia: María Isabel Ropero Viedma andrea eta José María Martín San Martín jauna, bake epaile titular eta ordezko bake epaile, hurrenez hurren.
Izendatzeko erabaki horien aurka, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 12. artikuluan eta horrekin bat datozenetan eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/15 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.
Iruñean, 2019ko urtarrilaren 28an.–Lehendakaria, Joaquín Cristóbal Galve Sauras.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.
Iragarkiaren kodea: J1901487