41. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

H/31/03484 NL/sr espedientea
Jendaurreko epea

Espedientearen zenbakia: H/31/03484.

Eskatzailea: Andueza Generación Eléctrica SL.

Helbidea: Paotxa eraikina, 22-behea, Anaka industrialdea, 20305 Irun (Gipuzkoa).

Aprobetxamenduaren xedea: Energia hidroelektrikoa sortzea Granadako zentralean.

Urak ur laster hauetatik hartuko dira: Txapitel, Infernukoa edo Gainekoleta, Maltxarreta, Nabarlaz I eta Nabarlaz II errekak.

Emaria: 747 l/s.

Baliatzen den desnibela: 190 metro.

Instalatutako potentzia: 1160 kW.

Herria: Luzaide.

Udal-mugartea: Luzaide.

Probintzia: Nafarroa.

Obren azalpen laburra eta helburua:

zaharberritzea Granadako zentral hidroelektrikoaren instalazioak, egun daudenak. Gainekoleta edo Infernuko errekan, Txirriskinengo hargunean, ura presa baten bidez hartzen da; bertatik ateratzen da ubidea, ezkerraldetik. Denil motako eskala bat eraikiko da, eskuinaldeko estriboan.

Maltxarretako errekan berriz, hargune berri bat eginen da, ur-jauzi natural bat baliatuz. Ubideak Txapitel erreka gurutzatzen du sifoi baten bidez, eta horrekin bat egiten du erreka berean dagoen presa batetik datorren ubideak. Ubideak Nabarlaz I eta II errekak gurutzatzen ditu, eta ura sareta banatatik hartzen du; karga-gelara iristen da ubidea, eta bertatik 510 mm-ko bi hodi behartu ateratzen dira, makina-etxolaraino; bertan itzultzen da ura Luzaide ibaira. Instalatutako turbinak Pelton motakoak dira, ardatz horizontalekoak eta 760 kW-eko eta 400 kW-eko potentzia dutenak, hurrenez hurren. Hargune guztietan emari ekologikoaren kontrolerako eta deribazioko elementuak ezarriko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Luzaideko udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2019ko otsailaren 18an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1902383