2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA
2019ko aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2019ko urtarrilaren 31n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 2019ko aurrekontuan. Kreditu berezia da, 9.734,45 eurokoa, 1.4330.62300 partida berrira, diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatuko dena.
Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, gero behin betiko onesteko; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Erronkarin, 2019ko otsailaren 5ean.–Batzordeko burua, Tomás Pasquel Ayechu.
Iragarkiaren kodea: L1901750