2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA
2018ko aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena
Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2018ko ekainaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea kreditu-gehigarriaren bidezko aldaketa bat 2018ko aurrekontuan. 59.904,75 eurokoa da kreditu-gehigarria, “Bidezidorrak egokitzea” izeneko 1.4140.6090003 partidari dagokio eta diruzaintzako gerakinaren kargura finantzatuko da. Halaber, 2018ko abenduaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa hauek hasiera batez onestea 2018ko aurrekontuan:
1. Kreditu-gehigarriak, diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatuak, aurrekontuko honako partida hauetarako: 2.120,61 euro, 1.2311.22000 partidarako (Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko bulegoko materiala); 1.790,51 euro, 1.2311.4800003 partidarako (Animazio soziokulturaleko programa); 3.702,36 euro, 1.3300.4800001 partidarako (Euskara Zerbitzuko jarduerak); 474,68 euro, 1.4140.6090002 partidarako (Bideak hobetzea. Belarouat proiektua); 4.616,75 euro, 1.4140.6090003 partidarako (Bidezidorrak egokitzea); 1.635,62 euro, 1. 9200.12002 partidarako (Idazkariaren ordainsaria); 179,75 euro, 1.9200.12405 partidarako (Garbiketarako peoia); eta 1.447,13 euro, 1.9200.16205 partidarako (Prebentzio zerbitzua).
Jendaurreko epea, 2018ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 5ean, eta 2019ko 12.ean, urtarrilaren 18an, argitaratutako iragarkien bidez ireki baitzen, erreklamaziorik gabe iragan denez, aipatu aldaketak behin betiko onetsirik geratu dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan, 202.1 artikuluari dagokionez, eta lege hori aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Argitara ematen da, aipatu legearen 202.3 artikuluan ezarritakoa betetzeko.
Erronkarin, 2019ko urtarrilaren 5ean.–Batzordeko burua, Tomás Pasquel Ayechu.
Iragarkiaren kodea: L1901749