41. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2018ko abenduaren 19an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra.

Onespenaren erabakia 2019ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18an, eta jendaurreko aldian alegazioak aurkeztu ziren. Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, baina, ezetsi egin zituen 2019ko urtarrilaren 31an hartutako erabakiaren bidez. Hortaz, behin betiko onetsitzat jotzen da 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Argitara ematen da, laburturik, 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra; hona hemen haren egitura, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 45.776,50 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 634.898,94 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 81.756,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 77.292,71 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 839.724,15 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 470.479,27 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 72.324,90 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 65.919,98 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 231.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 839.724,15 euro.

Erronkarin, 2019ko otsailaren 5ean.–Batzordeko burua, Tomás Pasquel Ayechu.

Iragarkiaren kodea: L1901748