41. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2019ko aurrekontu luzatuaren aldaketa. Behin betiko onespena

Behin Udaleko Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin, 2019ko urtarrilaren 25ean hasiera batez onetsirik, eta jendaurreko epea inolako erreklamaziorik gabe iragan eta gero, behin betiko onetsita gelditu dira 2019ko Aurrekontu Luzatuan egindako aldaketak, xehetasun hauekin bat:

1. Honako aurrekontu-aldaketak onestea, 4.357.229,17 euroko guztizko zenbatekoaz. Kopuru horren 3.481.785,15 euro, guztira, finantzaz bezainbatean jasangarri diren 2018ko inbertsioei dagozkie:

AURREKONTU PARTIDA

ONURADUNA/KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

(euro)

10 23910 622060

Emakumeen Etxea

142.299,16

31 15331 609000

Oinezkoen pasabideak egokitzeko lanak Monjardín kalearen inguruan

176.571,57

31 15331 619000

Jarduketak Puyko Andre María plazako gune publikoan

68.688,77

31 15331 619000

Frontoiko pareta eraikitzeko lanak Urdanoz Multzoan

20.390,90

31 15331 619000

Jarduketak Urdanoz Multzoko gune publikoan

33.000,00

31 15331 619000

Urdanoz Multzoko sarbideak egokitzeko lanak

182.936,47

31 15331 619000

Alfredo Floristán plazan pergola estalia paratzeko lanak

216.596,73

31 92062 622020

San Pedro Multzoko udal-etxebizitzak zaharberritzeko lanak

631.620,57

31 92062 632010

Instalazio elektrikoa berritzea Soldadurako Lantegi Eskolako Lokalean

75.878,36

40 31120 632030

Gurutzeko plazako komunak berritzeko lanak

99.382,99

50 32320 632040

Patxi Larrainzar IPko sabai aizunak ordezteko lanak

266.910,06

50 32320 632040

San Jorge IPko kanpoko zurajeak ordezteko lanak

113.495,99

80 33701 632060

Milagrosako CCIS-GEZKko kanpoko zurajeak ordezteko lanak

119.984,27

31 15331 609000

I. Zabalguneko berrurbanizazioa. Atsegin egiteko plana eta Mugikortasuna

1.267.029,31

50 33600 619080

Berokuntza-instalazioa Arma Aretoan

150.000,00

50 33600 622060

Berokuntza-instalazioa Arma Aretoan

146.644,81

70 23110 632060

Milagrosako Auzo Unitatea

345.799,21

31 15331 609000

Labriteko igarobidea-30 hiria

300.000,00

2. Aldaketa onestea 90 92430 632060 partidan (Herritarren partaidetza. Inst. Berr. Inb.), 550.000 euroko zenbatekoaz, Redín eta Cruzatarren jauregia zaharberritzeko, ezohiko kreditu baten bidez. Kreditu hori finantzatzeko, handitu egiten da, zenbateko berarekin, 20/91701, Epe luzeko maileguak partida.

3. Aldaketa bat onestea 30 15122 710000 partidan (Kapital transf., erakunde autonomoei), 199.200 euroko zenbatekoaz, “Transf. Hirigintza gerentzia Ideia-lehiaketa. Askatasun plaza” kontzeptuan erabiltzeko, kreditu-gehikuntzen bidez; gehikuntza hori finantzatzeko, handitu egiten da, zenbateko berarekin, 20/91701, Epe luzeko maileguak partida. Horrenbestez, kreditua sortzea, 199.200,00 euro-ko zenbatekoaz Hirigintza Gerentziaren 2019ko Gastuen Aurrekontu Luzatuko 30/15122/6090000 partidan (Erabilera publikoko azpiegiturak eta ondasunak), halako moduz non 199.200,00 euro gehituko baitira Hirigintza Gerentziaren 2019ko Diru-sarreren Aurrekontu Luzatuko 30/70000 partidan (Lurralde Entitateren ekarpenak).

4. Iruñeko Udalaren 2018ko Gastuen Aurrekontuan aldaketa hauek (aurreko puntuetan jasotzen den bezala, kreditu-gehikuntzak edo ezohiko kredituak izanen dira, hasierako krediturik dagoen edo ez kasuan kasuko aplikazioan) lotura kualitatiboa ezarrita gauzatuko dira aurrekontu-erabilerari dagokionez partida berean kontzeptu bat baino gehiago sartuz gero, eta, betiere, Aurrekontua gauzatzeko 10. oinarrian ezarritako zenbatekoarekin bat, gastuaren behin betiko egozpenean aplikazio berriak sortzeko kasuetarako.

5. Erabaki honen punturen baten kontra jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztuz gero, Osoko Bilkurak berariaz behin betiko onetsi beharko ditu horiek indarra har dezaten, baina behin betiko berariazko onespen hori ez da beharrezkoa izanen erreklamaziorik jaso ez duten puntuek indarra har dezaten.

Aldaketa hauek ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan hartuko dute indarra.

Iruñean, 2019ko otsailaren 26an.–Alkate Udalburua, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1902694