2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentziaren 2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Iruñeko Udalak, 2019ko urtarrilaren 10ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 10-ENE-19 (4/CU).
“Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa,
ERABAKITZEN DA:
1.–Hasiera batean onestea Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentziako funtzionario, lan-kontratudun eta behin-behineko langileen 2019ko plantilla organikoa, espedientearen 1. eranskinean ageri dena, hauek zehaztuta:
–Hirigintza Gerentziaren plantillako lanpostuen kopurua, kode orokorra eta izenak.
–Lanpostuari edo egoera parekatuari dagokion maila.
–Lanpostu bakoitzaren lansari osagarriak.
–Langileen araubidea, haien hautapenari edo izendapenari jarraikiz.
2.–Kudeaketa administratiboaren eraginkortasunaren eta hobekuntzaren printzipioekin bat, komenigarritzat jotzen da aitzineko paragrafoko lanpostuen zerrendan sartzea zuzendaritza lanpostuak eta izendapen librekoak, zein bere ezaugarriekin; horiek espresuki 1. eranskinaren amaieran agertzen dira, haren osagai.
3.–Langileen zerrenda, 2. eranskinean agertzen dena, onesten da, Udalaren Hirigintza Gerentziaren funtzionario, lan-kontratudun eta behin-behineko langileen izen-deiturak, maila, gradua, lanpostua eta egoera administratiboa zehaztuta.
4.–Plantilla organikoa betearazteko arau osagarrien agiria onesten da, espedientearen 3. eranskinean heldu den testua duela.
5.–Onetsitako plantilla organikoak eta dokumentazio osagarriak 2019ko urtarrilaren 1etik aitzina izanen dute indarra, izan litezkeen aldaketetan besterik adieraz litekeen arren.
6.–Espedientea 15 egunez egonen da jendaurrean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.”
Iruñean, 2019ko otsailaren 4an.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.
Iragarkiaren kodea: L1902661