2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONTEAGUDO
2019ko tasa eta prezio publikoei buruzko ordenantza fiskalak
Monteagudoko Udalak, 2018ko azaroaren 9an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea tasa eta prezio publikoei buruzko ordenantza fiskalak, 2019an aplikatuko diren tarifei dagokienez.
Dagokion iragarkia 2018ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 29an eta, ezarritako hogeita hamar egun balioduneko epean, inork ez du espedientearen aurkako erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu.
Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu dira 2019an aplikatzekoak diren ordenantza, tarifa eta igorpenen aldaketak, 2018an erabilitako igorpen eta kuotak %2ko igoz, tasa eta prezio publikoen ordenantza fiskalen tarifetan, bai eta udal-ordainarazpenen igorpenena ere, betiere legezko mugen barnean; igoera hori egiteko, euroaren zentimoak gora edo behera biribilduko dira, 5era edo 0ra. Espedientea 2019ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Monteagudon, 2019ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.
2019KO TASA ETA PREZIO PUBLIKOEI
BURUZKO ORDENANTZA FISKALAK
1.–Ordenantza fiskalak.
Ordenantza fiskal orokorra.
Kontribuzio bereziei buruzko ordenantza fiskal orokorra.
Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasei buruzko ordenantza fiskala.
Irekitzeko lizentzien tasei buruzko ordenantza fiskala.
Kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoei buruzko ordenantza fiskala: Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien prezio publikoei buruzko ordenantza fiskala.
Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku eta bestetarako erreserbatzeko prezio publikoei buruzko ordenantza fiskala.
Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergari buruzko ordenantza fiskala.
Lizentziak eman eta hirigintzako beste jarduketa batzuetarako tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Landazaintzako tasari buruzko ordenantza fiskala.
Herri-lurretako ondasun eta larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza fiskala.
Barruti publikoan ehiza egiteko baimenen prezio publikoei buruzko ordenantza fiskala.
Makineria eta materialak erabiltzeko prezio publikoei buruzko ordenantza fiskala.
Hilerria erabiltzeari eta bertako eskubide eta tasei buruzko ordenantza.
Merkataritza ez-egonkor eta haren tasak arautzen dituen ordenantza.
Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Udalaren liburu eta argitalpenen salmentaren prezio publikoa arautzen duen ordenantza.
Gazte Zentroko instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza.
Etxez etxeko zabor bilketa eta egokitzapen zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Udalaren lokal eta instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen udal ordenantza.
Herriko kaleak garbitzeari buruzko ordenantza.
2.–Beste ordenantza batzuk.
Trafikoari eta eremu publikoen erabilerari buruzkoa.
Bide publikoen erabilera arautzen duen ordenantza.
Administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza.
Taxi zerbitzua arautzen duen ordenantza.
Eremu publikoari eta bideen garbiketari buruzkoa.
Eraikinak okupatu edo lehen aldiz erabiltzeko lizentziak emateari buruzkoa.
Etxeko animaliak, bereziki zakurrak, edukitzeari buruzkoa.
Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza.
Hileta-zerbitzuak arautzen dituena.
Produktu fitosanitarioak dauzkaten zisternak urez betetzeko guneen funtzionamendua arautzen duena.
Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren funtzionamenduari eta antolaketari buruzkoa.
Pasabideei buruzko ordenantza.
Padel pistaren funtzionamenduari eta erabilerari buruzko ordenantza.
3.–Tasak eta prezio publikoak.
–Landa-kontribuzioaren igorpena: %0,80.
–Hiri-kontribuzioaren igorpena: %0,3888.
–EJZ: Udalaren %40ko errekargua.
–Irekitzeko lizentzia: kasuan kasuko EJZaren epigrafearen urteko kuota.
–Zakurrak edukitzearen gaineko zerga: 5,30 euro unitate bakoitzeko.
–Pasabideetarako lizentzia: 20,90 euro unitate bakoitzeko.
–Lurren okupazioak: 0,3/unitatea.
–Lurra zakurtegiekin okupatzea: 22,95 euro/urtea/unitatea.
–Kalez kaleko salmenta: 10,30 euro/saltokia/eguna.
–Materialak eremu publikoan uztea: 1,25 euro/m²/eguna.
–Ostatuetako terrazak, urtean: banaketaren arabera.
–Landazaintza: 1,80 euro/erregua.
–Fotokopiak:
- 50 arte: 0,15 euro/uni.
- 50etik gora: 0,10 euro/uni.
- Koloretan: 0,50 euro/uni.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4,08. gutxienez ere: 24,80 euro.
–Obra lizentziaren tasa: obra gauzatzeko aurrekontuaren %0,31. Gutxienez ere: 46,35 euro.
–Obra-hondakinak botatzea: obra gauzatzeko aurrekontuaren %1,03. Gutxienez ere: 5,15 euro.
–Ehorzketak:
- Hilobi bakuna: 235,82 euro.
- Hilobi bikoitza: 959,16 euro.
- Nitxoetan: 778,62 euro.
- Kolunbarioetan: 282,49 euro.
–Materialen erabilpena:
- Legarra: 1,02 euro/m³.
- Palakada bat harea: 0,31 euro/palakada;
- Teila zaharra: 0,46 euro/teila.
–Telefaxa erabiltzea (orrialde bakoitzeko):
- Nafarroa: 0,40 euro.
- Espainia (Nafarroa salbu): 0,85 euro.
- Atzerria: 1,70 euro.
–Hormigoi makina: 5,05 euro/eguna.
–Ehiza barrutia:
- Denboraldiko kuota finkoa: 118,20 euro.
- Bazkide berriaren altagatik: 89,20 euro.
–Kontribuzio bereziak: ordenantzaren arabera.
–Lurzatien gaineko zedulak: 2,30 euro unitate bakoitzeko.
–La Moyuela industrialdeko lurzorua: 32,40 euro/m².
–Kirol instalazioak:
Abonamenduak (hamabostaldikoak, hilabetekoak eta denboraldikoak bereizirik):
- Banakakoak, 15 urtetik beherakoak:
- Hamabostaldikoa: 13,60 euro.
- Hilabetekoa: 23,45 euro.
- Denboraldikoa: 44,40 euro.
- Denboraldiz kanpokoa: 33,35 euro.
- 15 urtetik gorakoak:
- Hamabostaldikoa: 23,45 euro.
- Hilabetekoa: 43,00 euro.
- Denboraldikoa: 74,00 euro.
- Denboraldiz kanpokoa: 55,50 euro.
- Senar-emazteak, seme-alabarik gabeak:
- Hamabostaldikoa: 32,10 euro.
- Hilabetekoa: 60,25 euro.
- Denboraldikoa: 99,90 euro.
- Denboraldiz kanpokoa: 74,95 euro.
- Senar-emazteak, seme-alaba 1ekin:
- Hamabostaldikoa: 39,45 euro.
- Hilabetekoa: 74,00 euro.
- Denboraldikoa: 108,50 euro.
- Denboraldiz kanpokoa: 81,40 euro.
- Senar-emazteak, 2 seme-alabarekin:
- Hamabostaldikoa: 41,95 euro.
- Hilabetekoa: 77,75 euro.
- Denboraldikoa: 125,80 euro.
- Denboraldiz kanpokoa: 94,40 euro.
- Senar-emazteak, 3 seme-alabarekin edo gehiagorekin:
- Hamabostaldikoa: 46,90 euro.
- Hilabetekoa: 88,75 euro.
- Denboraldikoa: 135,65 euro.
- Denboraldiz kanpokoa: 101,75 euro.
Ikastaro eta jardueretarako, zenbatekoa jardueraren egunetan hainbanatuko da.
Eguneko txartela:
–15 urtetik beherakoak:
- Lanegunak: 2,95 euro.
- Larunbatak, jaiegunak eta bezperak: 3,40 euro.
–15 urtekoak edo hortik gorakoak:
- Lanegunak: 4,25 euro.
- Larunbatak, jaiegunak eta bezperak: 5,10 euro.
Igerileku-denboralditik kanpo, sarreraren prezioa %50 murriztuko da.
Heldu batekin doazen 6 urtetik beherakoentzat sarrera doakoa izanen da, padel-pistarakoa izan ezik.
Sarrera doakoa izanen da, halaber, 65 urtetik gorako erroldatuentzat eta elbarrientzat.
–Igerilekuetara abonaturik daudenen txartelen bikoiztuak: 3,10 euro.
–Hiri-lurren gainbalioak.
URTE TARTEA | KOEFIZIENTEA | TASA |
Urtebete baino gutxiago | 0,06 | %25 |
Urtebete | 0,13 | %25 |
2 urte | 0,13 | %25 |
3 urte | 0,11 | %25 |
4 urte | 0,06 | %25 |
5 urte | 0,06 | %25 |
6 urte | 0,06 | %25 |
7 urte | 0,06 | %25 |
8 urte | 0,06 | %25 |
9 urte | 0,06 | %25 |
10 urte | 0,06 | %25 |
11 urte | 0,06 | %25 |
12 urte | 0,06 | %25 |
13 urte | 0,06 | %25 |
14 urte | 0,06 | %25 |
15 urte | 0,06 | %25 |
16 urte | 0,21 | %25 |
17 urte | 0,36 | %25 |
18 urte | 0,51 | %25 |
19 urte | 0,58 | %25 |
20 urte edo gehiago | 0,63 | %25 |
Monteagudon, 2019ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: L1900833