2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDIGORRIA
2019ko tasa eta prezio publikoak
Udalak, 2018ko azaroaren 12ko osoko bilkura arruntean, 2019. urterako tasa eta prezio publikoak onesteko erabakia hartu zuen. Hona hemen:
2019. urterako, tasa eta prezio publiko hauek onetsi dira:
–Obra lizentziak tramitatzeko tasak: kendu egin dira.
–Fotokopiak: 0,10 euro, 10 arte; 0,07 euro 10etik goiti.
–Udal lantaldearen zerbitzuen tasa: zerbitzuaren kostua, langileetan eta materialean.
–Udalaren materiala erabiltzeko tasa:
- Traktorea: 20 euro/ordua.
- Kamioia: 20 euro/ordua.
- Atoia: 5 euro/ordua.
- Belarra mozteko makina: 20 euro/eguna.
- Esku-motosega: 15 euro/eguna.
- Gainerako erremintak eta materiala, saltokietako prezioaren arabera.
Makurrik izanez gero, errentariari kobratuko zaizkio konponketaren gastuak, eta orobat partez edo osoki berritu behar denean, errentan emandako gauza erabili ezinik gelditu delako.
–Udalaren ordenagailu batetik bilaketa egiteko eta/edo inprimatzeko tasa:
Agiria Udalaren titulartasunekoa bada, edo Udalari badagokio, eta Udalaren ordenagailuetan edo Interneten badago: agiri bakoitzeko, 0,50 euro, gehi 0,05 euro zuri-beltzean inprimaturiko orrialde bakoitzeko (0,30 euro, kolorez bada).
Kendu egin da adinaren araberako bereizkeria tasetan (+65 urtetik gorakoentzat).
–Ziurtagiriak eta agiriak konpultsatzea:
- Salbuestea bizilagun erroldatuen ziurtagiri eta konpultsak, beste administrazio edo entitate publiko batek eskatuak, agiri edo inprimaki idatzia erakutsiz gero. Halakoetan, zertarako den gehituko da ziurtagirian edo kontsultan.
- Ziurtagiria (aitzineko puntuko kasuak izan ezik), Udalaren datu-base informatikoetako datuei buruzkoa: 1,00 euro.
- Espediente administratiboetan eta artxiboan jasotako erabaki edo agirien ziurtagiria: 4 euro.
–Kokapen fisikoa katastroan, eta lurzati-zedula bakoitza inprimatzea: euro bat lurzati bakoitzeko.
Kendu egin da adinaren araberako bereizkeria tasetan (+65 urtetik gorakoentzat).
Plastifikatzea. DIN A-4 tamainako orria: 0,50 euro.”
“Bandoak: 1 euro.
–Faxa: nazionala: 0,60 euro dei bakoitzeko + 0,10 euro orriko.
–Nazioartekoa: 0,60 euro dei bakoitzeko + 0,50 euro orriko.
Kalez kaleko salmenta (Santa Apolonia eta abuztuko Andre Mariko bestak kenduta): eguneko eta postuaren tarifa: 6 euro 5 m²-raino, eta, azalera hori gainduz gero, 10 euro.
–Eremu publikoa mozteko tasa: 10 euro egun bat, 100 euro hilabetea.
–Trafikoko arau-hausteen zehapenaren zenbatekoa: ordenantzaren 11. artikulua: 100 euro.
–Eremu publikoa okupatzea: 10 euro hilabetean, 5 metro karratuko; gutxieneko zenbatekoa hilabetekoa izanen da.
–Bestetako salguneak: Santa Apolonia eta abuztuko Andre Mariko bestak.
- Salmahaiak, 5 m2-raino:
- Egun bat: 3 euro + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badute.
- Besta guztietan, 10 euro + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badute.
- 5 m²-tik gora:
- Egun bat: 6 euro + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badute.
- Besta guztiak: 20 euro + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badute.
- Salmentan aritzen diren ibilgailu edo atoiak:
- 50 euro, besta guztiak, feriakarien barraka bakoitzeko + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badute.
- 15 euro, egun soltea + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badute.
- Barrakak: 160 euro + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badute.
%20 merkago, gutxienez ere astebete lehenagotik aurkeztutako eskaerek.
–Hilerria: lurreko nitxoen tasak: nitxo bikoitzean ehorztea: 150 euro hamar urterako, lehen hildakoagatik. 2. hildakoagatik: 150 euro hamar urterako. Lehen hildakoagatik, 10 urteak bete ondotik, 15 euro ordaindu behar dira urte bakoitzeko bigarren hildakoak 10 urte bete arte.
–Hilerria: lurreko nitxoen tasak: nitxo bakunean ehorztea: 150 euro hamar urterako, lehen hildakoagatik. 2. hildakoaren errautsengatik: 100 euro hamar urterako. Lehen hildakoagatik, 10 urteak bete ondotik, 15 euro ordaindu behar dira urte bakoitzeko bigarren hildakoak 10 urte bete arte.
–Hilerria: horma-hilobi bertikala:
Lehen hildakoagatik, 130 euro hamar urterako. 2. hildakoagatik (errautsak), 100 euro 10 urterako. Lehen hildakoagatik, 10 urteak bete ondotik, 13 euro ordaindu behar dira urte bakoitzeko bigarren hildakoak 10 urte bete arte.
–Hilerria: kolunbarioa: 100 euro 10 urterako. 2. hildakoagatik (errautsak), 100 euro 10 urterako. Lehen hildakoagatik, 10 urteak bete ondotik, 10 euro ordaindu behar dira urte bakoitzeko bigarren hildakoak 10 urte bete arte.
–Frontoia erabiltzeko tasa:
- Erroldatuak: 4 euro 2 orduz erabiltzeagatik.
- Erroldatu gabeak: 10 euro 2 orduz erabiltzeagatik.
- Argiaren prezioa tasan sartuta dago.
- Pilotalekua ezin izanen da errentan eman Udalak laguntzen ez dituen ekitaldi pribatuetarako.
Aho batez onesten dira, proposamenaren arabera.
–Doakoak ez diren ikastaroak, haien maiztasunaren eta edukiaren azterketa positiboa aitzinetik eginda.
- Prestakuntza ematen duen monitoreak edo enpresak jarduera horren EJZa Mendigorrian ordaintzen badu, bizilagunaren prezioa.
- Prestakuntza ematen duen monitoreak edo enpresak ez badu Mendigorrian ordaintzen jarduera horren EJZa, bizilagun ez direnen prezioa.
–Egintza puntual eta doakoak, Udalak aitortutako elkarteek eta irabazi-asmorik gabeko gizarte eta hezkuntza arloko gainerako entitateek antolatuak. Doan bakarrik hura baliatzea ordaintzen duten erabiltzaileen kasuan, ohiko edo aurreikusteko moduko ordutegitik kanpo baldin bada.
Doan arratsaldeko 8ak arte, Udalak aitortutako elkarteen egintzetarako, eta doan ordu horretatik aitzina, kasua azterturik.
–Ikastetxe publikoa: doakoa, eskola-klaseetarako eta egintza puntualetarako.
–Publikoa ez den entitate baten bestelako erabilera, bertan 3 ordu baino gehiago egotea badakar (gaua pasatzekoa bada, esaterako), 100 euro gehi argindarraren gastu zenbatetsia (gaua pasatuz gero, 3 ordu jotzen dira gaua pasatu bitartean argia gehienbat itzalia bada)”.
–Gizarte-etxea ezin izanen da errentan eman Udalak laguntzen ez dituen ekitaldi pribatuetarako.
Erabakia hogeita hamar egunean egon da jendaurrean, behar den iragarkia 2018ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, azaroaren 29an. Eta behin betikoa bilakatu da, inork ez baitu erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu.
Mendigorrian, 2019ko urtarrilaren 25ean.–Alkate udalburua, Iosu Arbizu Colomo.
Iragarkiaren kodea: L1901258