41. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALLE

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ean, 1/2018 aurrekontu-aldaketaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Itzallen (Zaraitzu), 2019ko otsailaren 4ean.–Alkatea, Francisco Sarriés Martínez.

Kreditu berezia

Izena: basolanak Itzallen, 2018.

1.–Txosten teknikoa idaztea, 2018ko basolanak: 3.144,87 euro.

2.–Sastraken garbiketa, 2017/2018ko kanpainaren basolanen barnean: 3.497,92 euro.

3.–Abeltzaintzako itxitura hobetzeko obra, 2018ko basolanak Itzallen:33.987,69 euro.

4.–Hormigoitze-lanak mendiko pistan, eta Relaza eta harrizko zubiaren ingurua egokitzeko lanak: 28.563,25 euro.

5.–Obra zuzendaritza, 2018ko basolanen memoria teknikoarena: 3.023,70 euro.

Egindako jarduketa. Zenbatekoa: 72.217,43 euro.

Guztira: 72.217,43 euro.

Hori finantzatzeko gastuen partida:

1.–Caixabank: 9620 317 907397-31 zenbakidun maileguaren formalizazioa: 20.787,00 euro.

2.–Angel Oiarzabal: 2019/2020 denboraldiko ehiza-barrutiko abonamenduaren aurrerapena: 26.406,67 euro.

3.–Nafarroako Gobernua: erabilera libreko funtsen transferentzia: 20.545,00 euro.

4.–Funtsa propioak: 4.478,76 euro.

Guztira: 72.217,43 euro.

Iragarkiaren kodea: L1901690