41. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

Ordenantza, kirol jardueretarako dirulaguntzak arautzen dituena

Imozko Udalak, 2019ko urtarrilaren 24an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Kirol jardueretarako dirulaguntzak arautzen dituen ordenantza eta, Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, osorik ematen da argitara.

Imotzen, 2019ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, José Ángel Iturralde Vildarraz.

ORDENANTZA, KIROL JARDUERETARAKO
DIRULAGUNTZAK ARAUTZEN DITUENA

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Ordenantza honen xedea da dirulaguntzak emateko irizpideak eta prozedura egituratu eta finkatzea, Basaburuko udalerrian kirol jarduerak egiteko, Basaburua-Imotz Kirol Batzordearekin koordinatuta.

II. KAPITULUA

Onuradunak

2. artikulua. Hona hemen zeinek eska ditzakeen dirulaguntzak:

Udal esparruan egiten diren kirol jardueren erabiltzaileak.

3. artikulua. Onuradunek bete beharreko baldintzak:

Dirulaguntzen onuradunek Basaburuko udalerrian erroldaturik egon beharko dute, eta Basaburuko Udalarekiko zerga eta tasen ordainketa eguneratua izan.

4. artikulua. Jarduera horiek ematen dituzten monitoreek behar den titulazioa eduki beharko dute, eta Jarduera Ekonomikoen Zergaren Erregistroan kideturik egon.

III. KAPITULUA

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak

5. artikulua. Diruz laguntzen ahal dira eskaera egiten den urtean udalerriaren barrenean egiten diren kirol arloko jarduera programatuak.

Jarduera horiek Basaburua-Imotz Kirol Batzordearekin koordinaturik egonen dira, eta euskaraz emanen dira, besterik behar bezala justifikatu ezean.

IV. KAPITULUA

Eskaera egiteko prozedura

6. artikulua. Osoko Bilkurak zenbateko bat finkatuko du urtero aurrekontuan, dirulaguntza jaso dezaketen jardueretarako.

7. artikulua. Eskaerak ikasturtea hasi baino hilabete lehenago aurkeztu beharko dira, eta agiri hauek entregatu beharko dira:

–Jardueraren memoria xehatua eta parte-hartzaileen zerrenda.

–Dirulaguntza jasotzeko eskabidea, entitateko buruari zuzendua, hartan adierazita zein kontu korronte zenbakira egin behar den laguntza emateko transferentzia.

V. KAPITULUA

Dirulaguntza

8. artikulua. Entitate honek ematen dituen dirulaguntzak taula honetan ezarritakoari lotuko zaizkio:

PARTE-HARTZAILE KOPURUA

60 ORDU BAINO GEHIAGO

50-60 ORDU

40-50 ORDU

30-40 ORDU

6-8 pertsona

400 euro

300 euro

200 euro

150,00 euro

9-11 pertsona

600 euro

450 euro

300 euro

225,00 euro

12-14 pertsona

800 euro

600 euro

400 euro

300,00 euro

15 pertsona baino gehiago

900 euro

675 euro

450 euro

337,50 euro

VI. KAPITULUA

Justifikazioa eta kobrantza

9. artikulua. Ordenantza honetako aginduei jarraikiz emandako dirulaguntzak jasotzeko, diruz lagunduko den jarduera egina egon beharko da eta hiru hilabetean behin dokumentazio hau aurkeztu beharko da udaletxean:

a) Egindako jardueraren memoria xehatua.

b) Eskabidea, entitateko buruak sinatua, alkateari zuzendua, dirulaguntzaren ordainketa eskatzeko. Bertan, kontu korrontearen zenbakia adieraziko da, hartara transferentzia egiteko.

c) Jardueran parte hartu duten pertsonen zerrenda eta haien sinadurak.

10. artikulua. Laguntzak hiru hilabetean behin emanen dira: lehen hiruhilekoan dirulaguntzen %20 kobratuko da, bigarrenean %30, eta hirugarrenean, gainerako %50.

VII. KAPITULUA

Onuradunek bete beharrekoak

11. artikulua. Diruz lagundutako jarduerak Basaburua-Imotz Kirol Batzordearen logoarekin iragarri beharko dira.

12. artikulua. Diruz lagundutako jarduerak dirulaguntza onartzen zaien urteko abenduaren 31 baino lehen egin beharko dira.

13. artikulua. Jarduerak ez dira diruz lagunduko, haien hiru hilez behingo justifikazioa aurkezten bada laguntzak emateko irizpideen atalean ezarritako epetik kanpo.

14. artikulua. Ordenantza honetako betebehar eta aginduak ez betetzeak dirulaguntza baliogabetzea ekar dezake eta, betiere, hurrengo deialdietan parte hartzeko eskubidea galtzea.

15. artikulua. Basaburua-Imotz Kirol Batzordeak, salbuespenez, bestelako laguntzak ematen ahalko ditu, ibarrean kirol jarduerak sustatzeko.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honek 16 artikulu eta azken xedapen bat dauzka, eta indarra hartuko du Udalak behin betiko onetsi ondoan, bere testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako epea iraganik.

Iragarkiaren kodea: L1901210