2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Ezkabazabal plazako eraikinaren xehetasun-azterketa (6, 7, 8, 9, 10, 11,12 eta 13 zenbakiak). Hasierako onespena
Burlatako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko otsailaren 1ean egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa, bolumenen konposizioa eta fatxaden antolamendua zehazteko udalerri honetako 1. poligonoko 160. lurzatian (Ezkabazabal plaza, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12 eta 13 zenbakiak). José María Ayerdi Fernández Barrenak aurkeztu du Navarra de Suelo y Vivienda SAren izenean eta Iñigo Peralta Calvo eta Carlos Fernández Tobías arkitektoek prestatu dute, 2018ko urriko datarekin.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Burlatan, 2019ko otsailaren 5ean.–Alkatea, José María Noval Galarraga.
Iragarkiaren kodea: L1901745