41. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

2/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta ondorengoetan xedatuari jarraikiz, Barasoaingo Udalak, 2018ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea kredituen aldaketa egiteko 2/2018 espedientea. Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, aitzinetik iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitara emanda, bizilagun eta interesdunek espedientea Idazkaritzan azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Barasoainen, 2019ko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Rita Delia Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1900892