2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAZU
2019ko prezio publikoak, tasak, kargak, zergak eta kontribuzioak
Artazuko Udalak, 2018ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:
“1.–Ondoko prezio publikoak, tasak, karga-tasak eta ponderazio-indizeak zehaztea, udal zergei dagokienez, 2019ko ekitaldirako. Hona hemen:
–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,27ko karga-tasa.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): %3,50eko karga-tasa.
Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: % 12ko tasa.
Koefizienteak:
15. urtera arte: 0,06.
16. urtea: 0,21.
17. urtea: 0,36.
18. urtea: 0,42.
19. urtea: 0,45.
20. urtetik aurrera: 0,46.
Hilerriko zerbitzuak:
1.–Ehorzketak:
a) Artazuko Udalean erroldatuak: salbuetsirik.
b) Artazuko Udalean erroldatu gabeak: 225 euro.
–Errautsetarako kutxak edo kutxatilak, hilobi berrian: 125 euro.
–Hilobiaren indusketa eskatzailearen kontura izanen da. Udalari eskatzen badio hori egiteko, tasa osagarria ordaindu beharko du, sortutako kostuarena alegia, inolako errekargurik gabekoa.
2.–Hobitik ateratzea:
Ehorzketetarako ezarri den zenbateko bera aplikatuko da.
Ezkontza zibilak egitea:
175 euro ezkontza bakoitzeko.
Administrazioko tramitazioak:
Agiriak luzatu eta tramitatzea:
I. epigrafea.–Eskaerak eta agiriak.
a) Alderdi batek eskaturik luzatzen den agiri bakoitzeko, 2 euro.
b) Planoak.
Artazuko herriko plano bakoitzeko: haren kostua.
II. epigrafea.–Ziurtagiriak.
a) Agirien edo datuen gaineko ziurtagiri bakoitzeko, 2 euro.
b) Finken hirigintza egoera frogatzen duten ziurtagiriak: 33 euro.
c) Alderdi batek eskaturik, txostena, ziurtagiriarekin edo gabe: txostenaren kostua.
d) Artxiboko ziurtagiriak, orri bakoitzeko: 4,50 euro.
e) Katastroko orriak eta lurzati zedulak luzatzea: 2 euro.
Ziurtagiriarekin batera planoak eta/edo fotokopiak badoaz –eginbidetuak nahiz eginbidetu gabeak–, I., III. eta IV. epigrafeetatik dagokien tasa ere eskatuko da.
III. epigrafea.–Fotokopiak.
–DIN A-4 fotokopiak: 0,25 euro.
IV. epigrafea.–Konpultsak.
–Agirien konpultsak: orri bakoitzeko, 1 euro.
V. epigrafea.–Inprimakiak.
–TMIZ, EJZ edo katastroan alta edo aldaketa egiteko inprimakiak: 1 euro.
VI. epigrafea.–Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.
–Ordenantza bakoitza: 6 euro.
–Aurrekontu bakoitza: 6 euro.
–Informazioa CDetan: 6 euro.
VII. epigrafea.–Etxebizitzak deskalifikatzeko txostenak luzatzea:
–Babes ofizialeko etxebizitzak deskalifikatzeko behar diren txostenengatik, txostenaren kostua.
VIII. epigrafea.–Eskola garraiorako baimena.
–Baimen bakoitza: 12 euro.
IX. epigrafea.–Obra-lizentzien espedienteak tramitatzea, baita kanpoko txostenak eskatzen dituztenak ere:
–Obra lizentziak tramitatzeagatik: obra gauzatzeko aurrekontuaren %0,3.
–Txosten bakoitza: haren kostua.
–Partikularrek sustaturiko jarduketen ondoriozko hirigintzako txostenak: Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko hirigintzako zerbitzuaren kostuaren arabera.
X. epigrafea.–Iragarki ofizialak argitaratzea, alderdi baten eskariz tramitatzen diren espedienteetan:
–Aldizkari Ofizialetan iragarkiak argitaratzea: horren kostua.
–Komunikabideetan iragarkiak argitaratzea: horren kostua.
XI. epigrafea.–Alderdi batek eskaturik egiten diren txosten eta kontsultak, kanpora ateratako zerbitzuek emanak edo ebatziak.
–Txosten bakoitza: haren kostua.
–Kontsulta bakoitza: haren kostua.
Udal igerilekuetako prezioak:
–Udako denboraldirako tasak:
- 18 urtetik gorakoak: 67 euro.
- 11tik 17 urtera arte: 56 euro.
- 3tik 10 urtera arte: 46 euro.
- 65 urtetik gorakoak: 46 euro.
–Egun osoko sarrerak:
- 18 urtetik gorakoak: 7 euro.
- 11tik 17 urtera arte: 6 euro.
- 3tik 10 urtera arte: 4,50 euro.
–Astebeterako sarrera:
- 18 urtetik gorakoak: 25 euro.
- 11tik 17 urtera arte: 21 euro.
- 3tik 10 urtera arte: 17 euro.
–Igerilekuetan egun erdiz baizik ez sartzeko:
- 18 urtetik gorakoak: 4 euro.
- 11tik 17 urtera arte: 3,50 euro.
- 3tik 10 urtera arte: 2,50 euro.
Erabaki honetan aurreikusi gabeko zerga-tasa eta zergapetze motetarako, horiek Artazun arautzen dituzten ordenantzei eta lehendik diren erabakiei jarraituko zaie.
3. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Arauzko epean eta moduan erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betiko onetsitzat hartuko da.”
Artazun, 2018ko abenduaren 29an.–Alkate udalburua, Javier Albizu Sanz.
Iragarkiaren kodea: L1901282