2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARROITZ
Aldaketa, Udal Planeko 2. poligonoko 976. lurzatiaren egiturazko determinazioetan. Hasierako onespena
Arroizko Udalak, 2018ko ekainaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea “Aldaketa Udal Planeko egiturazko determinazioetan, 2. poligonoko 976. lurzatian, Santa Cruz alderdian, Jesús Echeverría Garcíak sustatua, eta espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, interesdunek udal bulegoetan aztertu eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2 artikuluan xedatutakoa betez.
Arroitzen, 2019ko urtarrilaren 29an.–Alkate udalburua, Antonio Ángel Moleón Segura.
Iragarkiaren kodea: L1901796