41. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

338E/2019 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan arituko diren barrutiko fakultatibo espezialisten 18 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bidez betetzeko deialdian onartutako izangaien behin betiko zerrenda onesten duena. Lanpostu horietatik hiru Prebentzio Medikuntzaren eta Osasun Publikoaren arlokoak dira, eta hamabost Erradiodiagnostikoaren arlokoak.

Osasuneko kontseilariaren 1052E/2018 Foru Aginduaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan arituko diren barrutiko fakultatibo espezialisten 18 lanpostu huts betetzeko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez. Lanpostu horietatik hiru Prebentzio Medikuntzaren eta Osasun Publikoaren arlokoak dira, eta hamabost Erradiodiagnostikoaren arlokoak. Foru agindu hori 2019ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 14koan.

Eskaerak aurkezteko epea amaituta, eta izangai bazterturik ez dagoenez, bidezko da deialdian onartutako izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Onestea Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan arituko diren barrutiko fakultatibo espezialisten 18 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartutako izangaien behin betiko zerrenda, ebazpen honen eranskinean jaso dena. Lanpostu horietatik hiru Prebentzio Medikuntzaren eta Osasun Publikoaren arlokoak dira, eta hamabost Erradiodiagnostikoaren arlokoak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2.c) artikuluan eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2019ko otsailaren 11n.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

ERANSKINA

Izangai onartuen behin betiko zerrendaBarrutiko fakultatibo espezialista, Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikokoa

O-NOZeko lekualdatze txanda.

Onartuak:

LAMEIRO COUSO, FRANCISCO

JAVIERSALDAÑA LUSARRETA, MARIA LUISA

Baztertuak: inor ez.

Barrutiko fakultatibo espezialista, Erradiodiagnostikokoa

O-NOZeko lekualdatze txanda.

Onartuak:

BURGUETE MORIONES, ANDREA

GARGALLO VAAMONDE, ALVARO

JIMENEZ VEINTEMILLA, MARIA CRISTINA

MILLOR MURUZABAL, MAITE

OVELAR FERRERO, AINHOA

RUBIO MARCO, INMACULADA

TIRAPU TAPIZ, MARTA

ZABALZA UNZUE, JOKIN

Baztertuak: inor ez.

Estatuko lekualdatze txanda.

Onartuak: inor ez.

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F1902056