1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
690/2018 EBAZPENA, abenduaren 28koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2017-2018 ikasturteko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Bereziak esleitzen dituena.
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu Nafarroako Foru Komunitatean 2017-2018 ikasturteari dagozkion Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Bereziak eman dakizkiela horretarako egin diren probetan kalifikazio onenak lortu dituzten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hiru ikasleei; proba horretako kalifikazio epaimahaiaren akta ere aurkeztu du. Sari horietarako deialdia uztailaren 27ko 397/2018 Ebazpenaren bidez egin zen.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 5/2017 Foru Dekretuaren 8. artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ondoko ikasle hauei esleitzea, irabazleak baitira, Nafarroako Foru Komunitatean 2017-2018 ikasturteari dagozkion Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Bereziak. Ikasleak puntuazio handienetik txikienera ordenatuak daude:
1.–Christian Gil Olsen, Iruñeko Miravalles-El Redín ikastetxekoa.
2.–Yago Aguado Carrillo de Albornoz, Burlatako Irabia-Izaga ikastetxekoa.
3.–David Esparza Sainz, Iruñeko San Cernin ikastetxekoa.
Zerrendan gertatu diren puntuazio berdinketak hausteko, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren uztailaren 27ko 397/2018 Ebazpenaren zazpigarren oinarriaren 4. puntuan jasotako irizpideak erabili dira.
2. Xedatzea ikasle horiek Hezkuntza Departamentuaren aintzatespen ofizial bana jasoko dutela eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Nazionaletara aurkezteko aukera izanen dutela.
3. Ikasle horien ikasketa espedientean 2017-2018 ikasturteari dagokion Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Berezia lortu izana jasota gera dadila agintzea.
4. Saritutako ikasle bakoitzari 250 euro gordin ordaintzea (200 euro garbi, PFEZaren %20ko atxikipena aplikatuta), deialdiaren bederatzigarren oinarrian ezarritakoarekin bat (Hezkuntzako zuzendari nagusiaren uztailaren 29ko 397/2017 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia). Diru hori 2018ko gastuen aurrekontuko “Sariak eta lehiaketak” izeneko 420005 42800 2268 321100 partidaren kargura ordainduko da (40005301 kontabilitate-espedientea).
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Iruñeko Miravalles-El Redín, Burlatako Irabia-Izaga eta Iruñeko San Cernin ikastetxe pribatuei, haietan ikasi baitute ikasle sarituek, eta interesdunei.
Iruñean, 2018ko abenduaren 28an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.
Iragarkiaren kodea: F1900618