4. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

71C/2018 EBAZPENA, azaroaren 15ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Grupo Fromageries Bel España SL enpresaren lan hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Aztertu da Grupo Fromageries Bel España SL enpresaren Iraizozko lantokirako lan hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31007952012000), erregistro honetan sartu zena 2018ko urriaren 19an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuek sinatua 2018ko urriaren 15ean, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko azaroaren 15ean.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iraizozko Grupo Fromageries Bel España SL enpresaren lan hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1814408