3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Jendaurreko informazioa
Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.
Eskatzailea: Fernando Martínez De la Red.
Helbidea: Zalain auzoa, 51 (1. poligonoa, 60. lurzatia), 31780 Bera (Nafarroa).
Ibai edo errekaren izena: Iturburua eta euri urak Zalain auzoan.
Eskatutako emaria: 0,0071 l/s-koa.
Tokia: Zalain auzoa.
Udal-mugartea eta probintzia: Bera (Nafarroa).
Xedea: pertsonen kontsumorik gabeko erabilera sanitarioak.
Obren azalpen laburra eta helburua:
Lanen xedea honakoak paratzea da: hargunerako kutxatila, 32 mm-ko diametroko eta 15 metroko luzerako hodi bat, 7 m³-ko edukiera duen banaketa biltegi bateraino. Horrez gain, teilatuan euri urak bildu eta 100 mm-ko diametroko hodi baten bidez 2 m³-ko biltegi bateraino bideratzen dituzte; bertatik banaketa biltegira ponpatzen dira, 10 metroko luzera eta 25 mm-ko kanpo diametroa duen hodi baten bidez. Baserriraino bidaltzeko, 42 mm-ko kanpo diametroa duen hodi bat erabiltzen da.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Berako udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2018ko azaroaren 29an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.
Iragarkiaren kodea: E1814689