3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Aurretiazko oharra Erreferentzia: 2018-M-4
Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 104. artikuluan xedatutakoaren babesean, Nafarroako Mendi eta Eskalada Federazioak ur aprobetxamendu baterako eskaera aurkeztu du erakunde honetan; aprobetxamendua 3 l/s-ko ur emaria hartzeko da, izenik gabeko erreka batetik, Lakora mendiaren hegaletan, 124 m-ko malda baliatuz, Izabako udal-mugartean (Nafarroa). Aprobetxamenduaren xedea erabilera industriala da, energia elektrikoa sortzea alegia, Belaguako aterpetxearen autokontsumorako.
Iragarki hau Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita hilabeteko epean, Ebroren Konfederazio Hidrografiko honetan (Zaragoza, Sagasta pasealekua, 24-28), bulego orduetan, onartuko dira, eskatzaileak aurkezten duen eskaera zehatzaz gain, eskaeraren xede berbera duten beste eskaera guztiak, betiere ezarritako potentzia mugaren barruan badaude (5.000 kVA).
Eskaerak bat etorriko dira 916/1985 Errege Dekretuak, 249/1988 Errege Dekretuaren bidez aldatutakoak, 2. artikuluaren 2. apartatuan xedatzen duenarekin, eta 916/1985 Errege Dekretuak berak 3. artikuluan aipatzen dituen agiri eta proiektuak erantsiko zaizkie. Ez da tramitera onartuko 5.000 kVA-tik gorako potentzia instalatzeko eskaerarik, baina eskatzaileren batek aprobetxamenduaren potentzia handitu nahi badu, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 105. artikuluko 3. apartatuan adierazitako tramitaziora jo ahal izanen du.
Eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita zazpigarren egun baliodunean irekiko dira proiektuak, goizeko 10etan, edo, egun hori larunbata bada, hurrengo lanegunean, ordu berean. Ekitaldi horretan eskatzaile guztiek parte hartu ahalko dute. Akta eginen da, eta eskatzaileek eta Administrazioaren ordezkariek sinatuko dute.
Zaragozan, 2018ko azaroaren 28an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.
Iragarkiaren kodea: E1814788