3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-P-1165
Martzillako Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:
Aprobetxamendua 8 metroko sakonera duen putzu bat da, Aragoi ibaiaren eskuinaldean, polizia-eremutik kanpo, El Campillo alderdian (6. poligonoa, 175. lurzatia). Ura jasotzeko aurreikusi den ekipoa 3 ZP-ko elektroponpa bat izanen da, 2,4 l/s-ko uneko emariarekin. Ura aisialdirako erabiliko da (0,25 hektareako lorategi eta berdeguneak), Martzillako udal- mugarteko (Nafarroa) 6. poligonoko 175. eta 186. lurzatietan. Urtean 3.840 m³-ko ur bolumena hartuko da guztira, eta batez besteko emari baliokidea 0,448 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2018ko azaroaren 19an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.
Iragarkiaren kodea: E1814714