2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATETZ
“Edateko ura erregulatzeko biltegi berria Zigandan eta Egillorren” proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
Behin betiko onespena
2018eko urriaren 5ean, Atezko Udalak erabaki zuen “Edateko ura erregulatzeko biltegi berria Zigandan eta Egillorren” proiektuaren onespena berrestea, eta hasiera batean onestea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta jendaurrean jarri zuen hamabortz egunez.
Epe hori alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.
Abenduaren 20ko bilkuran, hau erabaki zen legezko gehiengoa zutela:
Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea “Edateko ura erregulatzeko biltegi berria Zigandan eta Egillorren” proiektua, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere. Onespen horrek berarekin dakar onura publikoaren eta okupatu beharraren deklarazioa.
Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita haren laburpena Foru Komunitateko egunkari batean ere, eta Udalaren iragarki oholean paratzea.
Hirugarrena.–Erabaki hau ukituei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
Berraztertzeko errekurtsoa, Atezko Udalari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina; edo bertzenaz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina; edo bertzenaz, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aitzina.
Eritze Atetzen, 2018ko abenduaren 28an.–Alkatea, Ezekiel Martin Muxika.
Iragarkiaren kodea: L1816136