2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CINTRUÉNIGO
2018ko lan publikoaren eskaintza
Ikusirik behin betiko onetsi dela 2018ko ekitaldirako plantilla organikoa, bertan biltzen baitira Udalarena berarena eta San Francisco de Asís udal patronatua erakunde autonomoarena, eta kontuan harturik honako hau dela bertan agertzen diren lanpostu hutsen zerrenda:
–Udaleko lanpostu hutsak:
- Lanpostu zenbakia: A02. Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Egoera: hutsik.
- Lanpostu zenbakia: A20. Lanpostuaren izena: udal agentea (landazaina). Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: C. Sarbidea: oposizioa. Egoera: hutsik.
- Lanpostu zenbakia: A35. Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizioa. Egoera: hutsik.
- Lanpostu zenbakia: A37. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.
- Lanpostu zenbakia: A38. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.
–San Francisco de Asís udal patronatua erakunde autonomoko lanpostu hutsak:
- Lanpostu zenbakia: R04. Lanpostuaren izena: sukaldaria. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.
- Lanpostu zenbakia: R07. Lanpostuaren izena: erizaina. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.
- Lanpostu zenbakia: R15. Lanpostuaren izena: gerokultorea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.
- Lanpostu zenbakia: R31. Lanpostuaren izena: gerokultorea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.
Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluko g) letrak xedatzen duela alkatearen eskumena dela lan publikoaren eskaintza onestea, Osoko Bilkuran onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat.
Ikusirik Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legeak halako muga eta baldintza batzuk ezartzen dituela Administrazio Publikoetan langile berriak sartzeko.
Kontuan harturik langileria alorrak eta Udaleko Kontu-hartzailetzak prestatutako txostenak (haien gaia izanik, batetik, aitzineko ekitaldian bete ote diren aurrekontuaren egonkortasunaren, zor publikoaren eta gastu arauaren alorreko helburuak, eta, bertzetik, ekitaldi honetako aurrekontuetan zer lanpostu dauden diruz hornituak).
Kontuan harturik espedientearen ondorioz hauek direla Eskaintza honetan sartu beharreko lanpostuak:
–A02 lanpostua (barne igoera).
–A35 lanpostua (ordezkatze-tasa).
–R07 lanpostua (egonkortze-tasa).
–R15 lanpostua (ordezkatze-tasa).
Ikusirik San Francisco de Asís udal patronatua erakunde autonomoko Batzordeak lan eskaintzaren edukiaren gainean egindako proposamena.
Kontuan harturik langileen ordezkarien partaidetzarekin egindako prozeduran, ordezkari sindikal funtzionario batek idatzi bat aurkeztu duela bere izenean, horretarako eskubidea izanik, eta haren Seigarren Egitatean honako hau erraten dela: “Funtzio Publikorako Estatuko Idazkaritzaren 2018ko martxoaren 22ko Ebazpenaren bidez argitara eman zen Enplegu publikoa eta lan baldintzak hobetzeko Gobernuaren eta sindikatuen arteko II. Akordioa (74. Estatuko Aldizkari Ofiziala. 2018/03/26). Bigarren artikuluan (2018rako lan publikoaren eskaintza) %115eko ordezkatze-tasa ezartzen da herritarren segurtasunaren alorrean, “bertan biltzen baitira Estatuaren Segurtasun Indar eta Kidegoak, autonomia erkidegoen polizia kidegoak eta Udaltzaingoa”. Hondarrean, eskatu du “... 2018ko Lan Publikoaren Eskaintzan sartzeko udal agenteen lanpostuetan duela 8 urtez geroztik hutsik dagoena”.
Ikusirik Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen aurreikuspenak, aipatu portzentajearen kalkulua ez da dauden lanpostu huts guztien gainean; aldiz, 19. artikuluaren 7. apartatuaren Bat zenbakian ezarri bezala kalkulatu behar da: “Hutsik gelditutako lanpostuak ordezkatzeko tasa kalkulatzeko, aurreko apartatuan aipatzen den gehieneko portzentajea honen gainean aplikatuko da: aitzineko aurrekontu ekitaldian sektore, esparru, kidego edo kategoria bakoitzean zerbitzu egitetik gelditu ziren langile finkoen kopuruaren eta, ekitaldi horretan berean, edozein arrazoirengatik, horietan sartutako langile finkoen arteko aldean hain zuzen, azkeneko horietatik kenduta enplegu publikoaren eskaintzetatik etorritakoak edo lanpostuen erreserba atxikia ez duten egoeretatik itzulitakoak. Ondorio horietarako, zerbitzu egitetik gelditu direnen artean hauek kontatuko dira: erretiroa hartutakoak, erretiro pentsioa jasotzen dutenak, hildakoak, lanpostuari uko egindakoak, lanpostu erreserbarik gabeko eszedentzian deklaratutakoak; baita karrerako funtzionarioaren izaera galtzen denean edo lan kontratua bertan behera gelditzen denean, edo lanpostuaren erreserba edo utzitako administrazioaren kargura ordainsariak jasotzea atxikia ez duen bertze edozein egoera administratibo. Orobat, kontuan hartuko da bertze Administrazio Publiko batzuetara lekualdatzeko egindako lehiaketen ondorioz gertatu diren altak eta bajak”. Erran nahi baita, erreferentzia urtekoa da, hain zuzen ere aitzineko ekitaldia; beraz, aitzinagoko ekitaldietatik hutsik gelditu diren lanpostuak ez dira ordezkatze-tasan sartzen ahal.
Txostena eskaturik aurkeztutako eskaeraren gainean, Udaleko Kontu-hartzailetzak 2018ko abenduaren 21eko data duena eman zuen. Honela dio: “Ondoko txostena egin da udal agenteen lanpostua betetzeko krediturik dagoen argitu beharrez./ Indarrean dagoen aurrekontuan, 2018koa baita, gastua egiteko kreditu aski dago Udaltzaingoko langileen ordainsariei dagozkien partidetan, baita gizarte segurantzari dagokion partidan ere, baina lanpostu berri baterako baizik ez, hain zuzen ere udal agenteen A08 zenbakiko lanposturako. Hura 2017ko Lan Publikoaren Eskaintzan sarturik zegoen, eta orain ari dira betetzeko tramiteetan”. Hori ikusirik, aurrekontuan zuzkidurarik ez da eskatutako lanpostua 2018ko ekitaldi honetarako Lan Publikoaren Eskaintzan.
Horrenbertzez, eskaera ukatu beharra dago, honako hauek direla eta:
–Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19. artikuluaren 7. apartatuaren Bat zenbakian agintzen denari jarraikiz, eta kontuan harturik 2017ko ekitaldian Udaltzaingoko inor ez zela zerbitzu egitetik gelditu, ordezkatze-tasa zero da.
–Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluak nahi du lan eskaintzan egotea aurrekontuan zuzkidura duten lanpostu huts guztiak; sartzeko eskatzen den lanpostuak, ordea, ez du zuzkidurarik aurrekontuan.
Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 133/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoarekin bat, lan publikoaren eskaintza onetsita, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
EBATZI DUT:
1. Onestea 2018ko enplegu publikoaren eskaintza, ondotik ematen dena, aurrekontuan dagokion zuzkidurarekin, behar diren hautaproben bitartez bete dadin:
–Udala:
- Lanpostu zenbakia: A02. Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Egoera: hutsik.
- Lanpostu zenbakia: A35. Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizioa. Egoera: hutsik.
–San Francisco de Asís udal patronatua erakunde autonomoa:
- Lanpostu zenbakia: R07. Lanpostuaren izena: erizaina. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.
- Lanpostu zenbakia: R15. Lanpostuaren izena: gerokultorea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.
2. Onetsitako lan publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aldez aurreko urrats gisa, gero lanpostu huts horiek betetzeko hautapen prozeduren deialdiak egiteko.
3. Ebazpen hau jakinaraztea bere adierazpen zatian jasotako eskaera aurkeztu zuen ordezkari sindikal funtzionarioari.
4. Ebazpen hau behin betikoa da bide administratiboan, beraz, honako errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke haren kontra (eta ez da zilegi izanen errekurtsorik paratzea, harik eta ebazteko tramiteetan dagoen errekurtsoa espresuki ebatzi arte edo ustezko ezespena gertatu arte):
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
Cintruenigon, 2018ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.
Iragarkiaren kodea: L1815844