4. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

939/2018 EBAZPENA, azaroaren 16koa, Ingurune Naturalaren Zerbitzuko zuzendariak emana, 892/2018 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez onddoen eta basoko produktuen aprobetxamendurako Erroibar-Orreaga barrutia egiteko baimena eman zen.

Ingurune Naturalaren Zerbitzuko zuzendariak urriaren 30ean emandako 892/2018 Ebazpenaren bidez, onddoen eta basoko produktuen aprobetxamendurako Erroibar-Orreaga barrutia egiteko baimena eman zen.

Onddoen eta basoko produktuen aprobetxamendurako barrutiko eremu geografikoa ebazpenaren 1. puntuan zehaztu zen, “Erroibar, Auritz eta Orreagako udaletako eta Lintzoain, Mezkiritz, Orondritz eta Zilbetiko kontzejuetako” mendiak barne zirela.

Erroibarko Udalak akats bat atzeman du puntu horretan, aprobetxamendurako barruti zuzena “Erroibar, Auritz eta Orreagako udalerrietako eta Aintzioa, Bizkarreta-Gerendiain, Erro, Esnotz, Aurizberri, Lintzoain, Mezkiritz, Orondritz eta Zilbetiko kontzejuetako” mendiei dagokiena baita.

2018ko urriaren 10ean, Erroibarko Udalak onddoen eta basoko produktuen aprobetxamendurako eremua jarriko den udaletako basoko produktuen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza jendaurrean jarri izanaren ziurtagiria aurkeztu zuen. Aipatu udalak Erroibar, Auritz eta Orreaga dira.

Erroibar-Orreagako onddoen eta basoko produktuen aprobetxamendurako barrutia sortzeko, prozedura honi jarraitu zaio: behin-behineko ordenantzak onartu, jendaurrean jarri eta behin betiko ordenantzak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu (2018ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 15ekoa).

Eremu horretan sartzen dira Erroibar, Auritz eta Orreagako udalerrietako eta Aintzioa, Bizkarreta-Gerendiain, Erro, Esnotz, Aurizberri, Lintzoain, Mezkiritz, Orondritz eta Zilbetiko kontzejuetako mendiak.

Aurkeztutako dokumentazioa azterturik, ez da desadostasunik sortu basoen eta babestutako eremuen kudeaketari buruzko dokumentuetan jasotako ingurumen kudeaketarako irizpideekin.

Horrela, entitateek otsailaren 17ko 59/1992 Foru Dekretuaren 87. eta 88. artikuluetan ezarritako prozedura bete dute. Foru dekretu horrek Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zuen.

Eskaera azterturik eta ikusirik Pirinioaldea Kudeatzeko Atalak eskatu den erabilera aldaketaren aldeko txostena eman duela.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 35. artikuluak eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 760/2016 Ebazpenak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz (ebazpen horren bidez, besteak beste, Ingurune Naturalaren Zerbitzuari eskuordetzen zaizkio Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak zituen zenbait eskumen),

EBATZI DUT:

1. Ingurune Naturalaren Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 3ko 892/2018 Ebazpenaren 1. puntua aldatzea.

Honako hau dioen tokian “Produktu naturalak biltzeko barruti bat jartzea Erroibar, Auritz eta Orreagako udaletako eta Lintzoain, Mezkiritz, Orondritz eta Zilbetiko kontzejuetako mendietan”, honako hau esan behar du:

“Produktu naturalak biltzeko barruti bat jartzea Erroibar, Auritz eta Orreagako udalerrietako eta Aintzioa, Bizkarreta-Gerendiain, Erro, Esnotz, Aurizberri, Lintzoain, Mezkiritz, Orondritz eta Zilbetiko kontzejuetako mendietan”.

2. Barrutia seinaleztatu beharko da, 1994ko apirilaren 25eko Foru Aginduaren bidez onetsitako ereduari jarraikiz. Eredu hori 1994ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 23koan, argitaratu zen.

3. Baimen hau ematen da jabetza-eskubidea salbu utzirik eta hirugarrenen kalterik gabe.

4. Edozein baso aprobetxamendutan gailendu behar diren kontserbazioaren, jasangarritasunaren eta errendimendu jasangarriaren printzipioak baloratzearren, kasu honetan bezala, barrutiaren titularren den toki entitateak datuak eman behar dizkio Baso Administrazioari, urte bukaerarako emandako baimen kopuruari eta motari buruz, baita bildutako produkzioari buruz ere, datu horiek jasoz gero. Datu horiek ematen ez badira, Oihangintzako Administrazioak barrutia baimentzen duen ebazpena errebokatzen ahal du.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

7. Ebazpen hau igortzea Erroibar, Auritz eta Orreagako udalei, Aintzioa, Bizkarreta-Gerendiain, Erro, Esnotz, Aurizberri, Lintzoain, Mezkiritz, Orondritz eta Zilbetiko kontzejuei, Pirinioaldea Kudeatzeko Atalari eta Ingurumena Zaintzeko Atalari, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko azaroaren 16an.–Ingurune Naturalaren Zerbitzuko zuzendaria, Fermín Olabe Velasco.

Iragarkiaren kodea: F1814307