4. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2559/2018 EBAZPENA, urriaren 29koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Administrazio Publikoko teknikarien (arlo juridikoa) lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Abenduaren 20ko 116/2017 Foru Dekretuaren bidez (244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 22koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen enplegu publikoaren 2017ko eskaintza onetsi zen, 2016ko ordezkatze-tasari dagokiona, esparru hauetarako: Administrazio Erroa, Osasun Departamentua eta unibertsitateaz kanpoko irakasleak. Bertan, besteak beste, Administrazio Publikoko teknikarien (arlo juridikoa) lanpostu huts batzuk onetsi ziren, funtzionario araubidekoak eta A mailakoak.

Kontuan harturik abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.1 artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zen), eta, orobat, ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan (foru dekretu horren bidez Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onetsi zen) eta azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez Nafarroako Administrazio Publikoetako Lanpostuak Betetzeko Erregelamendua onetsi zen), bidezkoa da onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Administrazio Publikoko teknikarien (arlo juridikoa) lanpostu hutsak, A mailakoak, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Administrazio Publikoko teknikarien (arlo juridikoa) lanpostu hutsak (A maila) lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onestea.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Administrazio Publikoko teknikarien (arlo juridikoa) lanpostuak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak onestea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau eta deialdia jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, departamentuetako Idazkaritza Tekniko Nagusiei, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2018ko urriaren 29an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

ADMINISTRAZIO PUBLIKOKO TEKNIKARIEN (ARLO JURIDIKOA) LANPOSTU HUTSAK LEKUALDATZE LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO DEIALDIAREN OINARRIAK

1.–Xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Administrazio Publikoko teknikarien (arlo juridikoa) lanpostu hutsak (A mailakoak) betetzea lekualdatze lehiaketa bidez.

1.2. Lekualdatze lehiaketa honek arau hauetan xedatutakoari jarraituko dio:

–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena.

–Lanpostuak betetzeko Erregelamendua, azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsia.

–Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 12ko 130/1998 Foru Agindua, merezimenduen baremoei buruzkoa.

–103/2017 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, euskararen erabilera arautzen duena Nafarroako administrazio publikoetan, haien erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan.

–Gainerako arau aplikagarriak, eta oinarri hauek.

2.–Lanpostu hutsak.

2.1. Lanpostuak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdi honetan, hasiera batean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Administrazio Publikoko teknikarien (arlo juridikoa) 39 lanpostu huts sartzen dira, ebazpen honen II. eranskinean zehazten direnak.

2.2. Deialdi honetan hasiera batean egindako lanpostu eskaintza aurrerago osatzen ahalko da; izan ere, epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiakideen zerrenda –lorturiko puntuen hurrenkeraren araberakoa– igortzen dion egunean hutsik daudenak gehitzen ahalko dira.

2.3. Halaber, aipatutako lanpostu horiek deialditik kanpo uzten ahalko dira honako arrazoi hauengatik: birkokatze prozesu batean sartzeagatik, burutza utzi duten funtzionarioei edo jardunera itzuli direnei esleituak izateagatik edo antolamenduan ezarritako beste edozein arrazoirengatik.

2.4. Gainera, lehiaketa honetan beste lanpostu bat eskuratzen duten izangaiek hutsik utzitako lanpostuak ere sartuko dira.

2.5. Aurrekoa gorabehera, lehiakideek lekualdatze lehiaketan lanpostua lortuta hutsik uzten dituzten lanpostuak ez dira eskainiko baldin eta “iraungitzeko” lanpostuak direlako bete behar ez badira edo antolatzeko arrazoiak direla-eta bete behar ez badira.

2.6. Deialdiaren 9. oinarrian aipatzen den lanpostu hutsak hautatzeko epean, deitutako lanpostuen ordez beste batzuk eskaintzen ahalko dira; hain zuzen ere, organo eskudunek zerbitzuaren beharren arabera sartzen dituzten aldaketen ondorioz hutsik gelditzen direnak.

2.7. Lehiakideren batek lehiaketa honetan lanpostua lortu, eta bere lanpostuaren izena deialdiko lanpostuarena ez bezalakoa baldin bada, eskuratutako lanpostuaren izena hartuko du lanpostu berriaz jabetzen den unetik. Era berean, lehiaketaren ondorioz hutsik gelditu, eta, bidezko denean, berriz lehiakideei eskaintzen zaizkien lanpostuen izena aldatu eginen da.

3.–Baldintzak.

3.1. Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoa izatea, egoera administratiboa edozein dela ere.

b) A maila edo taldekoa izatea.

c) Administrazio Publikoko teknikarien (arlo juridikoa) edo legelarien* lanpostu baterako izendatu izana.

3.2. Euskarazko C1 maila ezarrita duen lanpostu elebidunen bat eskuratu nahi izanez gero, beharrezkoa izanen da:

–Euskarazko C1 maila ezarrita duen lanpostu elebidun baten titularra izatea edo horretan aritzea 3.4 puntuan ezarritako epean, edo

–Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatutako tituluen zerrenda kontuan harturik (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), lortu nahi den lanposturako eskatzen den euskara maila egiaztatzen duen titulua edo ziurtagiria izatea, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin bat, edo ofizialki horren baliokidetzat hartzen den titulazioa izatea, edo

–Izangaiak hizkuntza horretan beharrezkoa den maila duen erabakitzeko proba gainditzea.

3.3. Ingelesezko B2 maila ezarrita duen lanposturen bat eskuratu nahi izanez gero, beharrezkoa izanen da:

–Ingelesezko B2 maila ezarrita duen lanpostu baten titularra izatea edo horretan aritzea 3.4 puntuan ezarritako epean, edo

–Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatutako tituluen zerrenda kontuan harturik (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), lortu nahi den lanposturako eskatzen den hizkuntza maila egiaztatzen duen titulua edo ziurtagiria izatea, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin bat, edo ofizialki horren baliokidetzat hartzen den titulazioa izatea, edo

–Izangaiak hizkuntza horretan beharrezkoa den maila duen erabakitzeko proba gainditzea.

3.4. Betebehar horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, eta lanpostuaren jabetza hartu arte.

Horretatik kanpo gelditzen dira euskara eta ingeles eskakizunak, zeinak 8. oinarrian adierazitako epea bukatzen den egunean betetzea eskatuko baitira.

3.5. Behar diren hautapen probak gainditu eta Nafarroako Administrazio Publikoan euskara edo Europar Batasuneko beste hizkuntzaren bat jakin beharra duten lanpostuetan 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera sartu diren lehiakideek hutsik dauden eta hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostuak bakarrik aukera ditzakete.

Nolanahi ere, aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ez zuen lanpostu bat eskuratzeko.

3.6. Zerbitzu, atal, bulego edo unitate parekaturen bateko burutzaren bat betetzen ari direnek zilegi izanen dute lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzea, baldin eta deialdiko baldintzak betetzen badituzte. Prozedura honetan esleitutako lanpostuaz jabetzeak berekin ekarriko du zerbitzuko zuzendari izateari edo ataleko nahiz bulegoko buru edo horiekin parekatutako unitateko buru izateari utzi beharra.

3.7. Borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian urtebete daramaten langile finkoek zilegi izanen dute lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdiak eskatzen dituen baldintzak betetzen badituzte; horrela, berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan eta lanpostu bat behin betiko esleituko zaie.

3.8. Lanpostu huts bati behin-behinekoz atxikita jardunera itzuli direnek nahitaez aurkeztu beharko dute lekualdatze lehiaketa honetara, behin betiko destinoa eslei dakien.

3.9. Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraikiz, deialdiko betebeharrak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte hartzen ahalko dute lekualdatze lehiaketan.

4.–Eskabidea, aurkezteko epea eta aurkezteko modua.

4.1. Izena ematea eta merezimenduak aurkeztea.

Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute inskripzio-eskaera, Internet bidez, helbide hau erabiliz: www.navarra.es, “Menua”, “Tramiteak”, “Administrazioarentzako zerbitzuak”, “Enplegu publikoa eta sustapena”, deialdiaren aipamenean.

Eskabideari erantsi beharreko merezimenduak ere telematika bidez aurkeztu beharko dira, goian adierazitako helbidearen bidez eta deialdiaren baremoan zehaztutako atalei jarraikiz.

Lehiakideek honako merezimendu hauek ez dituzte aurkeztu beharko, lehiakide bakoitzaren espedientean zuzenean sartuko baitira, eta epaimahaiaren eskura jarri, baremazioa egin dezan:

–Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak aitortuak.

–Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak emandako ikastaroak, salbu hizkuntzen frogagiriak, izangaiek aurkeztu beharko baitituzte.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.2. Betebeharrak frogatzea.

Euskarazko C1 maila edo ingelesezko B2 maila ezarrita duen lanpostu elebidunen bat hartu nahi duten izangaiek 8. oinarrian adierazitako epean egiaztatu beharko dute maila hori.

4.3. Epea.

Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta ezin izanen da luzatu.

Merezimendu guztiak agiri bidez frogatu eta telematika bidez igorri beharko dira, lekualdatze lehiaketa honetan izena emateko eskabidea aurkezteko epean.

5.–Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko, eta ohartaraziko du hurrengo bost egun balioduneko epean baztertuek erreklamazioak egiten ahalko dituztela, eta, akatsik baldin badago, haiek zuzendu. Erreklamazioak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

5.2. Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak lehiaketa bete gabe gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

5.3. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

5.4. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

6.–Epaimahaiaren osaera.

6.1. Honako hauek osatuko dute lehiaketako kalifikazio epaimahaia:

–Epaimahaiburua: Virginia Marín Fernández andrea, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Hautapenaren, Hornikuntzaren eta Administrazio Egoeren Ataleko burua.

Ordezkoa: Maider Setuain Chourraut andrea, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: Félix Cermeño Alonso jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezkoa: David Calavia Erce jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Mahaikide idazkaria: Rosa Muro Hermosilla andrea, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

Ordezkoa: María José Vidal De Grado andrea, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Administrazio Publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

6.2. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

6.3. Administrazio prozeduraren arauetan abstentziorako aurreikusitako arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta deialdia egin duen organoari jakinarazi beharko diote. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

7.–Merezimenduak.

7.1. Aurreko 4. oinarrian ezartzen den bezala, merezimendu guztiak telematika bidez aurkeztu behar dira, eskabideak aurkezteko epean. Dena dela, Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuen frogagiriak ez dira aurkeztu beharko, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak aitortuak badira, ezta Nafarroako Administrazio Publikoak emandako ikastaroei buruzkoak ere, salbu hizkuntza maila egiaztatzekoak, horiek organo deitzaileak zuzenean igorriko baitizkio deialdia egin duen organoari.

7.2. Aurkeztutako merezimenduak deialdi honen I. eranskinean ageri den baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

7.3. Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzerako baremoan aipatzen den gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman ere.

7.4. Lehiatzaileek guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, Administrazio Publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiakide adinez zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

7.5. Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu lehiakideek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.

7.6. Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu, Nafarroako Gobernuaren webgunean, Interneten eta Nafarroako Gobernuko iragarki-taulan, parte hartzen duten pertsonek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten.

7.7. Aurkeztutako erreklamazioak ebatzitakoan, epaimahaiak parte hartzen duten pertsona guztien behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuaren web-orrian, Interneten eta Nafarroako Gobernuaren iragarki-taulan, eta lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio.

8.–Lanpostu hutsak eta hizkuntza jakin beharra.

Behin espedientea jasotakoan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du lekualdatze lehiaketan azkenean sartzen diren lanpostu hutsak zehazteko, deialdi honen bigarren oinarrian xedatutakoarekin bat.

Era berean, hamar egun balioduneko epea irekiko du euskarazko C1 maila edo ingelesezko B2 maila ezarrita duten lanpostu elebidunetako bat eskuratu nahi dutenek bide hauetako bat har dezaten:

–Dagokion hizkuntzaren maila egiaztatzen duten titulu edo ziurtagirietako bat aurkeztea. Titulua edo ziurtagiria bat etorri beharko da Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin, eta agertu beharko da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean jasotako tituluen zerrendan (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), edo, bestela, ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa izan beharko da.

Dena dela, dokumentazio hori ez dute aurkeztu beharrik izanen merezimenduak baloratzeari begira aurkeztua dutenek, ez eta dagokion maila ezarrita duen lanpostu baten titularrak direnek edo horietako batean lanean ari direnek.

–Dagokion hizkuntzaren maila neurtzeko proba egin diezaiotela eskatzea.

Probaren deialdia Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko da, Interneten, baita Nafarroako Gobernuaren iragarki-taulan ere.

9.–Lanpostu hutsak aukeratzea.

9.1. Lanpostu hutsak aukeratzeko epea Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez zehaztuko da; eta hura Nafarroako Gobernuko iragarki-taulan argitaratuko da, bai eta Nafarroako Gobernuak Interneten duen webgunean ere.

Parte-hartzaileek 10 egun balioduneko epea izanen dute eskaera telematika bidez aurkezteko, lehen aipatutako helbideko esteka erabiliz, eta nahi lituzketen lanpostu hutsak aukeratzeko.

Eskaera ezarritako epean bidaltzen ez dutenek lehiaketaren xede diren lanpostu hutsak betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

Lanpostu hutsak aukeratzeko epea amaituta, lehiakideak ezin izanen dio uko egin aukeratutako lanpostuari.

9.2. Lanpostuak betetzeko Erregelamenduan xedatutakoarekin bat, lehiatzaileek ezin dute orain atxikita dauden zuzendaritza nagusi edo erakunde autonomo bereko lanpostu hutsik hautatu (zuzendaritza nagusi baten mende ez dagoen maila beheragoko unitate organiko bati atxikita badaude, debeku bera izanen dute), salbu eta lanpostu aldaketarekin udalerria, zentroa edo lanaldi arrunt edo partzialaren araubidea ere aldatzen bada.

10.–Esleipena eta lanpostuaz jabetzea.

10.1. Lehiaketan lortutako puntuazioen hurrenkerari jarraikiz esleituko dira lanpostu hutsak. Birkokatutako lehiakideen kasuan, ezintasunagatik birkokatzeko prozedura arautzen duen ekainaren 3ko 114/2002 Foru Dekretuaren 11. artikulua aplikatuko da.

Lanpostu huts bat hautatzeak berekin dakar lehiakideak eskaeran adierazitako lanpostuen artean esleitzen zaiona berariaz onartzea, eta ezin izanen dio uko egin.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen bidez, dagokien lanpostua esleituko die lehiakideei, eta hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

10.2. Lehiakideek esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun balioduneko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, non ez duen organo deitzaileak, ebazpen horretan, beste data bat ezartzen jabetza hartzeko.

10.3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzen duten langileei ez zaie aldatuko lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa. Aurreikuspen hau ez da aplikatzekoa izanen lanaldi partzialean diharduten langile finkoen kasuan; horiek, lanaldi osoko lanpostu bat eskuratzen dutenean, funtzionario bihurtuko dira. Funtzionarioen araubideko edo estatutupeko langileek, merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, aukera izanen dute lanaldi partzialeko lan araubideko lanpostu bat eskuratzeko. Kasu horretan borondatezko eszedentziara igaroko dira funtzionario edo estatutupeko langile gisa.

11.–Ordainsariak.

Lekuz aldatzen direnek gaur egungo xedapenek esleitzen dizkieten ordainsariak jasoko dituzte.

12.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2.c) artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2018ko urriaren 29an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak baloratzeko, puntu bat emanen da deialdia argitaratzen den egunean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak aitortua duen antzinatasun urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaio.

2. Honako a) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 30 puntukoa izanen da.

3. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatzeari begira, egoera horietan sartzean zeukan lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa.

1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza jardueretan parte hartzea: 0,10 puntu emanen dira kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 eskola-ordu), eta gehienez ere 7 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko ikastaroetan, eskola-orduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena frogatzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barruan antolatutakoak sartuko dira.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.

2) Txostenak edo komunikazioak biltzarretan edo jardunaldietan aurkeztea, lan zientifiko edo ikerlan bekadunak edo sarituak egitea eta haiek aldizkari espezializatuetan argitaratzea: 2 puntu gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, kontuan izanik lana edo jarduera bakarka edo taldeka egina den, bai eta biltzarra edo argitalpena tokikoa, eskualdekoa, herrialdekoa edo nazioartekoa den ere.

3) Sektore publikoaren esparruan prestakuntza jardueretan irakasle gisa parte hartzea eta/edo horrelakoak antolatzea: puntu bat gehienez ere; epaimahaiak baloratu beharrekoak haien iraupenaren arabera.

Oharrak b) apartatu osorako:

1. Atal honetan aipatutako merezimenduak lanpostuarekin zerikusia dutenean baizik ez dira baloratuko.

2. Baremoaren b) atal honetako puntuazioa 10 puntukoa izanen da gehienez.

c) Puntuazio erantsia hizkuntzak jakiteagatik.

–Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko laneko hizkuntzak diren aldetik, hizkuntza horiek jakitea beharrezkoa ez den lanpostuetan, 2 puntu gehienez haietako bakoitzagatik.

–Euskaraz jakiteagatik: plantilla organikoaren arabera lanpostu horietan aritzeko euskaraz jakitea nahitaezkoa ez bada, 4,6 puntu bitarte emanen dira destinoa eremu euskaldunean duten lanpostuetan sartu nahi denean, eta 2,76 puntu bitarte destinoa eremu mistoko eta eremu ez-euskalduneko lanpostuetan sartu nahi denean.

Oharrak c) atal osorako:

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren pareko jakite-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari aurreko ataletan hizkuntza bakoitzarentzat ezarritako baloraziorik handiena emanen zaio.

Titulu edo ziurtagiri hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 maila izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da; A2 maila izanez gero, 2/5; B1 maila izanez gero, 3/5; eta, B2 maila izanez gero, 4/5.

Euskara merezimendu modura baloratzerakoan, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzagatik, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 emanen da.

Izangai bakoitzak lau hizkuntza horietan zenbat dakien baloratzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak edo Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak espresuki antolatutako azterketen emaitzak ere erabiltzen ahalko dira; azterketa horiek bost zailtasun maila dituzte, eta hizkuntza bakoitzari ematen ahal zaion gehieneko balorazioaren bostena emanen zaio maila bakoitzari.

II. ERANSKINA

ADMINISTRAZIO PUBLIKOKO TEKNIKARIEN (ARLO JURIDIKOA) LANPOSTU HUTSAK

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ESPARRUA (LEKUALDAKETARAKO)

HERRIA

ESKUALDEA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HIZKUNTZAK

3736

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEP.

POLITIKA EKONOMIKO ETA ENPR.REN ETA LANAREN ZN

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

3799

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEP.

POLITIKA EKONOMIKO ETA ENPR.REN ETA LANAREN ZN

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

10216

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEP.

POLITIKA EKONOMIKO ETA ENPR.REN ETA LANAREN ZN

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

10218

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEP.

TURISMO ETA MERKATARITZA ZN

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

4053

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEP.

TURISMO ETA MERKATARITZA ZN

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

1772

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEP.

HERRI LANEN ZN

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

7005

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEP.

HERRI LANEN ZN

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

8022

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEP.

HERRI LANEN ZN

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

7513

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEP.

HERRI LANEN ZN

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

7514

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEP.

HERRI LANEN ZN

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

7270

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEP.

GARAPEN EKONOMIKOKO ITN

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

10383

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

ESKUBIDE SOZIALETAKO ITN.

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

10473

OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO DEP.

AURREKONTUAREN ZN

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

10474

OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO DEP.

AURREKONTUAREN ZN

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

7222

OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO DEP.

NAFARROAKO ZERGA OGASUNA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

6142

LEHEND., FUNTZ. PUBL., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

LEHEND. ETA GOBERNU IREKIKO ZN

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

760

LEHEND., FUNTZ. PUBL., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

FUNTZIO PUBLIKOKO ZN

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

10225

LEHEND., FUNTZ. PUBL., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

FUNTZIO PUBLIKOKO ZN

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

4199

LEHEND., FUNTZ. PUBL., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

FUNTZIO PUBLIKOKO ZN

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

7948

LEHEND., FUNTZ. PUBL., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

3820

LEHEND., FUNTZ. PUBL., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

5441

LEHEND., FUNTZ. PUBL., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

6933

LEHEND., FUNTZ. PUBL., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

7436

LEHEND., FUNTZ. PUBL., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

7446

LEHEND., FUNTZ. PUBL., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

JUSTIZIAKO ZN

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

6913

LEHEND., FUNTZ. PUBL., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

INFORMATIKA, TELEK. ETA BERRIKUNTZA PUB. ZN

SARRIGUREN

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

10551

HERRITARREKIKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO DEP.

BAKEAREN, BIZIKIDETZAREN ETA GIZA ESKUBIDEEN ZN

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

35966

HERRITARREKIKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO DEP.

EUSKARABIDEA-EUSKARAREN NAFAR INST.

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

EUSKARA, C1

37398

HEZKUNTZA DEP.

UNIBERTSITATEEN ETA HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZN

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

37399

HEZKUNTZA DEP.

UNIBERTSITATEEN ETA HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZN

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

38024

HEZKUNTZA DEP.

UNIBERTSITATEEN ETA HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZN

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

36952

HEZKUNTZA DEP.

HEZKUNTZAKO ITN

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

35073

HEZKUNTZA DEP.

HEZKUNTZAKO ITN

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

71424

OSASUN DEP.

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

70946

OSASUN DEP.

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

10049

LANDA GAR., ING. ETA T. ADMN. DEP.

TOKI ADMINISTRAZIOKO ZN

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

3788

LANDA GAR., ING. ETA T. ADMN. DEP.

LANDA GAR., ING. ETA T. ADMN. ITN

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

5865

LANDA GAR., ING. ETA T. ADMN. DEP.

LANDA GAR., ING. ETA T. ADMN. ITN

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

7166

LANDA GAR., ING. ETA T. ADMN. DEP.

LANDA GAR., ING. ETA T. ADMN. ITN

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

Iragarkiaren kodea: F1815241