39. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, jarri dena Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 5eko 477/2019 Ebazpenaren kontra, zeinaren bidez onetsi baitziren izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak, hizkuntzen arabera, deialdi honetan: deialdia, izangaien zerrenda bat egin dadin Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuan ikuskatzaile lanpostuak betetzeko aldi baterako, zerbitzu eginkizunetan.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Rafael Rivera Martínek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 5eko 477/2019 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, onetsi ziren izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak, hizkuntzen arabera, deialdi honetan: deialdia, izangaien zerrenda bat egin dadin Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuan ikuskatzaile lanpostuak betetzeko aldi baterako, zerbitzu eginkizunetan.

Horiek horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aipatu deialdian interesa dutenak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuz (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia (espediente zenbakia: 0004 ED02-2019-000026) interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2019ko otsailaren 18an.–Kudeaketa Juridiko-Administratiboaren Ataleko burua, Antonio Iriarte Moncayola. (109/2017 Foru Agindua, abenduaren 1ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena).

Iragarkiaren kodea: F1902401