39. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Laburpena, ikastaro teknikoak edo hizkuntza gutxituei buruzkoak egiteko diru-laguntzen deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8 artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 440645.

Onuradunak eta helburua:

Diruz lagunduko da 2019an egindako ikastaroen matrikula, kasu hauetan:

a) Euskaraz egindakoak, gaia edozein dela.

b) Euskararen edo hizkuntza gutxituen normalizazioarekin edo soziolinguistikarekin lotuak.

Ez dira diruz lagunduko ostatua eta kilometrajea. Ez dira diruz lagunduko Sakanako Mankomunitateko langileek egindako ikastaroak.

Oinarri arauemaileak:

Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 440645) eta Sakanako Mankomunitatearen webgunean (http://sakana-mank.eus).

Laguntzetarako dagoen diru kopuru osoa:

500 euro.

Eskaerak aurkezteko epea:

Aurkezteko epea 2019ko azaroaren 29an amaituko da.

Lakuntzan, 2019ko otsailaren 20an.–Lehendakaria, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L1902505