39. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

224/2019 EBAZPENA, urtarrilaren 28koa, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita ibilgailuen mantentze-lanetako teknikari-ofizialen bi lanpostu betetzeko, barne igoerako prozedura murriztuan, oposizio bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15. artikuluaren 6. apartatuak ezartzen du ezen, lanpostuen antolaketan eta eginkizunetan aldaketa batzuk egitea komeni denean eraginkortasuna eta ekonomia direla-eta, eta aldaketek lanpostuak goragoko maila batean kokatu beharra eragiten badute, Nafarroako Administrazio publikoek, salbuespenez, beren funtzionarioentzako hautaprobetarako deialdi murriztu bat egiten ahalko dutela, betiere deitutako lanpostu hutsek dagoen plantilla handitzen ez badute.

Arau hori dela eta, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen urtarrilaren 16ko 5/2019 Foru Dekretuaren bidez (2019ko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urtarrilaren 25ekoan), hain zuzen ere 3. artikuluaren bidez –zeinak jorratzen baitzuen D mailako ibilgailuen mantentze-lanetako teknikari-ofizialentzako igoera murriztua– sortu ziren ibilgailuen mantentze-lanetako teknikari-ofizialen bi lanpostu, C mailakoak, Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikiak, aipatu igoera ahalbidetze aldera.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ibilgailuen mantentze-lanetako teknikari-ofizialen bi lanpostu, C mailakoak, barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio bidez betetzeko deialdia onestea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako, eta dagozkion oinarriak ere onestea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari; Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari; Argibide eta Erregistro Bulegoari; eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 28an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

DEIALDIA, BARNE IGOERA MURRIZTUAN ETA OPOSIZIO BIDEZ BETE DAITEZEN IBILGAILUEN MANTENTZE-LANETAKO TEKNIKARI-OFIZIALEN (C MAILA) BI LANPOSTU

Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdiaren xedea da ibilgailuen mantentze-lanetako teknikari-ofizialen (C maila) bi lanpostu betetzea barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko.

1.2. Hautatzeko prozedura honek arau hauetan xedatutakoari jarraituko dio:

–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena.

–Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamendua.

–Gainerako arau aplikagarriak, eta oinarri hauek.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izateko, betebehar hauek bete behar dira eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta esleitutako lanpostuaz jabetu arte:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea, eta borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea gora egiteko erabili nahi den abiaburuko lanpostuan.

b) D mailako ibilgailuen mantentze-lanetako laguntzaileen lanpostu baterako izendatu izana.

c) Automozioko goi mailako teknikariaren titulua izatea, edo baliokidetzat hartutako beste titulu bat, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskuratzeko moduan egotea.

Aurrekoa gorabehera, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, tituluaren ordez administrazio publikoetan zortzi urteko antzinatasuna izatea frogatzen ahalko da.

d) A eta B motako ibilgailuak gidatzeko baimenak izatea.

3.–Eskaerak.

3.1. Hautapen prozedura honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, helbide hau erabiliz: www.navarra.es, “Menua”, “Tramiteak”, “Administrazioarentzako zerbitzuak”, “Enplegu publikoa eta sustapena”, deialdiaren aipamenean.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko dira, hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

3.2. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

3.2.1. Eskabidea online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–Deialdiaren 2.c) oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia, titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena edo eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

Bi.–A eta B motako ibilgailuak gidatzeko baimenen fotokopia, deialdiaren 2.d) oinarrian eskatzen baita.

Hiru.–%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Lau.–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.

3.2.2. Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, Interneteko www.navarra.es helbidean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

4.4 Eskaerak aurkezteko epea iraganik eta izangai bazterturik ez balego, onartutako izangaien behin betiko zerrenda zuzenean argitaratuko da.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Antonio García Malumbres, Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuan.

Ordezko epaimahaiburua: Alfredo Ondarra Ramos, Segurtasunaren Koordinazio Ataleko burua, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuan.

–Epaimahaikidea: Joaquín José Oroz Pascual, Ibilgailu Parkearen Ataleko burua, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuan.

Ordezko epaimahaikidea: Miguel Ángel Marzabal Díaz, Jokoaren eta Ikuskizun Publikoen Ataleko burua, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuan.

–Epaimahaikidea: Federico José Michaus Olaechea, Ibilgailu Parkearen Ataleko industria ingeniari teknikoa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuan.

Ordezko epaimahaikidea: Eugenio Vila Sánchez, Trafiko eta Bide Segurtasunaren Ataleko burua, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuan.

–Epaimahaikidea: Gregorio Lacunza Lacunza, Langileen Batzordearen ordezkari.

Ordezko epaimahaikidea: Javier Elizalde Alfonso jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Idazkaria: María del Mar Suárez Sanabria, administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa) Barne Zuzendaritza Nagusian, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuan.

Ordezko idazkaria: Elena Huarte Ruiz, Langileak Garraiatzeko Zerbitzuak Kudeatu eta Koordinatzeko Bulegoko burua, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuan.

5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bildu gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiko buruak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazio eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2019ko ekainetik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuak izanen dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak eta aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

Oposizioko proba bakoitza zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren webgunean eta Nafarroako Gobernuaren iragarki taulan, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin, eta, halaber, hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.

6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz eta ordena berean eginen dira.

Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaientzat posible eta beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:

6.3.1. Lehenbiziko proba.

Proba teorikoa izanen da, eta test motako 100 galdera erantzun beharko dira idatziz, ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren gaiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere erantzun zuzenaren balioaren herena.

Izangaiek 120 minutu izanen dituzte, gehienez, proba egiteko.

Proba honetan 100 puntu lortzen ahal dira gehienez ere.

Bazterturik geldituko dira proban gutxienez 50 puntu lortzen ez dituztenak.

6.3.2. Bigarren proba.

Teoriko-praktikoa: epaimahaiak I. eranskineko gaiei buruz planteatutako kasu praktiko bat garatu eta ebatzi beharko da, idatziz.

Izangaiek 60 minutu izanen dituzte, gehienez, proba egiteko.

Proba honek 10 puntuko balioa izanen du.

Bazterturik geldituko dira proban gutxienez 5 puntu lortzen ez dituztenak.

Plika sistemaren bidez eginen da bigarren proba hau.

6.4. Proben balorazioan 100 puntu eman daitezke gehienez ere, honela banatuak: lehenbiziko proba, 100 puntu; bigarren proba, “Gai” edo “Ez gai” kalifikazioak.

6.5. Probak egiteko ez da inolako materialik erabiltzen ahalko.

7.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta izendapen proposamena.

7.1. Hautaprobak bukatuta, epaimahaiak argitara emanen du, Nafarroako Gobernuaren webgunean eta Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean, gainditu duten pertsonen zerrenda, bakoitzak oposizioan lortutako kalifikazioarekin eta lortutako puntuazioari jarraituz.

Orobat, zerrenda hori Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko zaio, espediente osoarekin batera, baita gainditu duten izangaiak izendatzeko proposamena ere.

Izendatzeko proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita Interneten deialdiari buruz egiten den aipamenean ere, www.navarra.es helbidean “Menua” atalean, “Tramiteak” aukeratuta.

7.2. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdi honen 3. oinarrian ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

8.–Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, ibilgailuen mantentze-lanetako teknikari-ofizialen lanpostuetan (C maila) aritzeko.

8.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta biharamunean sortuko ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak. Ondorio guztietarako, ulertuko da egun horretantxe jabetzen direla ibilgailuen mantentze-lanetako teknikari-ofizialen lanpostuez, espresuki inolako ekitaldirik egin beharrik gabe.

8.3. Hautapen probak gainditurik deialdiaren xede den ibilgailuen mantentze-lanetako teknikari-ofizialen lanpostu baterako izendatzen den langilea C mailan sartuko da, eta kasuan kasuko mailarako eta lanposturako plantilla organikoan zehazten diren ordainsariak izanen ditu, eta lehenago zeukan eremu eta destino berari atxikirik geldituko da.

8.4. Mailaz igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du ezertan aldatuko langileak mailaz igo aurretik zuen araubide juridikoa, funtzionarioa izan, estatutupeko langilea izan edo lan-kontratuduna izan. Eskubide pasiboen araubide berari ere eutsiko dio.

8.5. Deialdiaren xede den lanpostu baterako izendatzen den langilea lehengo eginkizun berberetan arituko da, baina, horietaz gainera, maila berriari dagozkionak ere esleitzen ahalko zaizkio.

9.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 28an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. Motorraren osagaiak: blokea, kulata eta karterra. Sarrera eta gas kolektoreak. Motak. Banaketa sistemak. Eragitea. Banaketa kalatzea. Banaketa egiaztatzea eta puntuan jartzea.

2. Lubrifikazioa eta hoztea: lubrifikazio-sistema. Lubrifikazio sistema mantentzea eta egiaztatzea. Motorraren olioak. Hozte sistema. Hozte sistema egiaztatzea. Matxurak.

3. Piztea. Pizte sistema. Pizte sistemen egiaztapena. Segurtasun neurriak.

4. Gasolina injekzioa: gasolina injekzioaren sistema. Injekzio mekanikoa, elektromagnetikoa eta elektronikoa. Gasolina injekzioaren pizte sistemen egiaztapena.

5. Diesel injekzioa. Diesel injekzioaren sistema. Injekzio ponpa. Dieseleko erregulazio elektronikoa. Motorren gainelikadura. Turbokonpresorea eta gainelikatzaileak. Gainelikatzaileen egiaztapena.

6. Transmisioa. Transmisioaren eginkizuna eta elementuak. Enbragea. Eskuzko abiadura kaxak. Abiadura kaxa automatikoak, erdiautomatikoak eta erregulagailuak. Multzo erreduzitzaileak eta diferentzialak. 4 × 4 transmisioak, ardatzak eta erdiardatzak.

7. Frenatze sistema: frenoak. Frenoen zirkuitu baten topologia, elementuak eta piezak. Ponpak. Laguntza sistemak. Atzeko ardatzaren frenatzearen zuzentzaileak. Freno likidoa. Pastillak eta zapatak. Frenoen mantentze-lanak ibilgailu arinetan eta motozikletetan. Segurtasun sistema, ABS, ESP eta trakzio-kontrola. Esku frenoa eta freno lagungarria.

8. Bertan behera uztea: ohiko esekidura. Altura erregulazioa duen esekidura. Elektronikoki pilotatutako esekidura. Esekidura sistemetan esku hartzea. Direkzioa. Direkzio lagundua. Gurpilak. Hagunak. Pneumatikoak eta motak. Gurpil azalak, motak eta nomenklatura. Anomalien diagnostikoa eta mantentze-lanak.

9. Ibilgailuaren zirkuitu elektrikoak: zirkuituak. Automoziorako metagailuak. Bateriak. Automoziorako korronte zuzenaren sorgailuak: dinamoak. Automoziorako korronte alternoaren sorgailuak. Alternadoreak. Abiatze motorrak.

10. Lanpostua eta ergonomia: seinaleztapena. Seinale motak. Ontziak. Eraikuntza instalazioak. Txukuntasuna, garbitasuna eta mantentze-lanak. Argiak. Zirkulazio bideak. Ebakuazio bideak eta irteerak. Instalazio elektrikoak. Suteen prebentzioa. Lanerako jarrerak automozioan. Babes ekipoei buruzko alderdi orokorrak. Laneko arropa. Gorputz-enborra eta sabelaldea babestea. Entzumenerako babesa. Begiak eta aurpegia babestea. Eskuak eta oinak babestea. Arnasketa babestea.

Iragarkiaren kodea: F1901709